Ikastaroak :: Hezkuntza

Zer ebaluatu hizkuntza batean? Nola ebaluatu?

  • Hasiera-data: 2021(e)ko apirilaren 14a
  • Amaiera-data: 2021(e)ko maiatzaren 19a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera. 00:00-23:59
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 175,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 157,50 €. Bazkideak: 131,25 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko martxoaren 31a

Ikastaro hau erabat online da, ez dauka aurrez aurreko saiorik.

Hizkuntzen ebaluazioaren alorreko gogoeta eta baliabideak jarriko ditugu mahaiaren gainean, erabiliko diren hezkuntza-errekurtsoei esker:

  • Irakasle hobea izaten lagunduko dizugu, aholkularitza-aditu, material didaktiko eta haien inpaktu, laguntza-sare, aplikazio eta metodologia praktikoen bitartez. Bertan, laguntza eta aukera paregabeak aurkituko dituzu.
  • Konfiantza hartzen eta arrakasta profesionala lortzen lagunduko dizugu, hainbat praktika profesionaletan oinarrituta. Praktika horiek irakasle gisa izango duzun garapenean euskarri ezin hobeak izango dira, zauden etapan zaudela (LH, DBH, Batxilergoa).
  • Genero-ikuspegia, ikastaroan zehar, kontuan edukiko dugun ardatz nagusietakoa izango da.

Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketan aurkituko duzu.

Irakaslea

  • Maria Jose Altube Madina

    Euskara eta gaztelerazko irakasle (enpresak, kooperatibak, Erasmus -EHU-…; bai taldeetan, bai one to one). Itzultzaile eta hizkuntza aholkulari. Komunikazioan aditu. HKZ, Hitza Komunikazioa Zerbitzuak enpresako fundatzaile eta arduradun.

Helburuak

  • Hizkuntza-komunikaziorako eta literaturarako konpetentziaren baliabide digital berriak (hitzezkoak, hitzik gabekoak) ezagutzea eta aztertzea, modu sakonean. Ondoren, ikasitakoa praktikara eramateko, aktibitate didaktikoak sortzea eta aplikatzea.
  • Hizkuntza-komunikaziorako eta literaturarako konpetentzia ebaluatzeko estrategiak eta tresnak ezagutzea eta baliatzea.
  • Material didaktikoak hizkuntzen munduan duen garrantzia ikusirik, irizpide eta gida batzuk mahaiaren gainean jartzea, horiek praktikan ipintzea (diseinua, edukiak…) eta ondoren aukeratzea.
  • Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen konpetentzia ebaluatzeko praktika onak identifikatzea eta aztertzea.
  • Irakasleen arteko elkarlana bultzatzea.
  • Oinarrizko konpetentzien esanahiaren inguruan, gogoeta egitea eta konpetentzia horiek ebaluatzeko alderdietan sakontzea (ebaluazio hezigarria, azken ebaluazioa, ebaluazio-egileak, ebaluatzeko moduak eta tresnak…). Ikasleen oinarrizko konpetentziak bultzatzerakoan, ahozko komunikazioari indar berezia ematea.
  • Helburuetan talde-lanak bere biziko garrantzia edukiko du; nahiz eta ikastaro-amaierako proiektua (txostena edota memoria) bakarkakoa izan. Bertan, ebaluazio-irizpideak eta adierazleak ezagutu eta aztertuko dira.

Edukiak

  • Hizkuntza-komunikaziorako eta literaturarako konpetentziak: hitzez, hitzik gabe eta baliabide digitalak.
  • Curriculumeko ebaluazio-irizpideak eta adierazleak.
  • Oinarrizko konpetentziak hezkuntzan.
  • Ebaluazio motak, ezaugarriak eta haien alderdi esanguratsuenak.
  • Ebaluazio-tresnak eta gelako estrategiak.
  • Kanpoko ebaluazioak: markoak eta ezaugarriak (diagnostikoak, barnekoak eta kanpokoak).
  • Edukietan ere talde-lanak bere-biziko garrantzia edukiko du, nahiz eta ikastaro-amaierako proiektua (txostena edota memoria) bakarkakoa izan. Hemen terminologia eta hizkuntza egokituak aztertuko dira, genero-ikuspegia barne.
  • Covid-19, erresilientzia, irakasgaien papera gaur egun, azterketarik gabe hezitzearen aukerak… bezalako gaurkotasun-gaiak ere aztertzeko aukera izango dugu ikastaroan zehar.

Metodologia

Ikastaroan zehar, alde teorikoa eta praktikoa tartekatuko dira: zer da hizkuntza-komunikaziorako eta literaturarako konpetentzia?, ikasleek nola gara dezakete?, irakasleak zer baliabide, estrategia eta tresna erabil ditzake hura ebaluatzeko? Gogoeta teorikoak pisua du ikastaro honetan eta, batez ere, ebaluazio hezigarrian sakonduko dute partaideek, hau da, prozesuaren alderdiak ikusarazi eta haiek hobetzera bideratuta dagoen ebaluazioan. Hala, prozesua ebaluatzeko eta ikasleen jarduerak bideratzeko tresnak eta estrategiak ezagutu eta garatuko dituzte.

Baina, argi eta garbi utzi nahi da klaseak oso praktiko eta aktiboak izango direla, elkarrekintza izango baita gure filosofia nagusia, tailer gisara antolatua. Parte-hartzaileek “egiten” irakatsiko dute haien gaitasun profesionalak garatzeko:

Material, tresna eta baliabide didaktikoak: ikus-entzunezkoak, talde-dinamika, egunerokotasuna duen gai baten inguruko ezbaia, iritzi-artikuluen irakurketa eta hausnarketa kritikoa, kanpoko norbait gonbidatu ekitaldi edo jardunaldi eraginkor bat eskaintzeko… Dinamika edo foro horietan, adibidez, norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da, taldeari modu eraikitzailean eraginez.

Ikastaroak, bestalde, alderdi praktikoa izango du eta bertan zenbait tresna eta baliabide proposatuko dituzte ebaluazioari lotuta; betiere, konpetentziak garatzen laguntzeko indarrean dugun hezkuntza-marko pedagogikoaren planteamenduetan txertatuz (arazo-egoerak eta erronkak), ikasleek hizkuntza-komunikaziorako eta literaturarako konpetentzia garatze aldera.

Horretarako guztirako erabiliko den hizkuntza eta terminologia errespetatuko da, eta genero-ikuspegira egokitu.

Online ikastaroen kasuan, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarritzen den UEUren ikasgela birtuala erabiliko da.

Amaieran azken proiektu, txosten edo memoria bat egingo da.

Ikastaroan egiten diren jarduerek azken proiektua egiten lagundu behar dute. Hots, asteetan zehar garatzen eta lortzen diren konpetentziek azken produktua lortzeko pentsatuta egon behar dute.

Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.

Nori zuzendua

Institutu, eskola edo unibertsitateko irakasleei.

Alor desberdinetan lanean ari diren profesionaleei edo gaian interesa duenari.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

  • Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2021eko otsailaren 8an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 2168348004.
  • Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du. Homologazio-zenbakia: 1/2021, urtarrilaren 29koa.