Ikastaroak :: Hezkuntza, Matematika

Matematikak eskuratzeko zailtasunak: Diskalkulia.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 140,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 126,00 €. Bazkideak: 105,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko martxoaren 31a

Ikastaroaren datak: apirilak 15, 22, 29 eta maiatzak 6, 13, 20 (asteazkenak), 17:00etatik 20:00etara.

"Ni ez naiz ona izan matematikekin inoiz!!" edo, "matematikak ez dira niretzat", zenbat aldiz entzun ditugun horrelako esaldiak. Gauzak aldatzeko ordua heldu dela uste dugu eta beste betaurreko batzuekin ikusteko momentua heldu da. Askotan zailtasun horiek ez dira hezkuntza-prozesuaren errua, ikas-prozesuan zailtasunak daudelako baizik eta hor sartzen da DISKALKULIA. DISKALKULIA ez da desagertzen, baina hobekuntza garrantzitsuak lor daitezke behar bezala esku hartuz gero, eguneroko bizitzarako inpaktua izugarri murrizteko. Ikastaro honetan, nola egin ikasiko dugu.

Irakasleak

  • Lorena Egidazu Ormazabal

    Fisikaria eta matematika didaktikan espezializatua. Gure kooperatibako kidea.

  • Naiara Garro Lopez

    Psikologoa. Gure kooperatibako kidea.

Helburuak

  • Diskalkulia eta matematiketan zailtasunak identifikatzea.
  • Erreminta tekniko eta psikologiko egokiak erabiltzea kasu bakoitzerako.
  • Diskalkuliaren aurkako prebentziorako estrategiak ezartzea.
  • Arreta berezia eskatzen duten ikasleei aurre egitea.
  • Matematiketan zailtasunak dituztenentzat esku hartzea: material praktikoa.

Edukiak

  • Zer da diskalkulia: definizioa, sintomak, ebaluazioa, zer egin.
  • Kasu praktiko bat.
  • Gaitasun aritmetikoak eskuratzea: zenbakikuntza eta zenbatzea.
  • Aurre pausoak, parte sentsoriala.
  • Zenbakien barneratzea eta ordenazioa.
  • Eragiketen aurkezpena.
  • Problemetan oinarritutako ikas-prozesua.

Metodologia

Hasierako zatian diskalkuliaren definizioa eta ebaluazioan teoria azalduko da eta horretan oinarrituz kasu praktikoak landuko dira. Zenbait material aurkeztuko ditugu eta horiek nola erabili azalduko dugu.

Nori zuzendua

Berritzeguneko aholkulariei, Lehen Hezkuntzako irakasleei, psikologoei. Pedagogo, guraso eta interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

  • Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2021eko otsailaren 8an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 2168348008.
  • COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.