Ikastaroak :: Ongizatea

Zarenarekin bat, ahalduntze ikastaroa

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 14.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 98,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 88,00 €. Bazkideak: 73,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko urtarrilaren 11a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko otsailaren 22a

Ikastaroaren datak: otsailak 27 eta martxoak 6

Ordutegia: 09:30-14:30 eta 16:00-18:00

Zeure buruarekiko harremana hobetzeko beharra sentitzen duzu? Bizipen-ikastaro honetan hiru dimentsioen bidez autoezagutzan sakonduko duzu. Lengoaia (esan eta pentsatzen duzuna) , emozioak (sentitzen duzuna) eta gorputza (adierazi eta egiten duzuna); hiruei neurri berean erreparatuko diegu, zeurekiko autokontrola eta koherentzia areagotuz. Konfiantzazko espazio honetan, dinamika eta hausnarketa ezberdinak egingo ditugu bizitzan aurrera egiten oztopatzen zaituen hori identifikatzeko, sormenaren bidez eta zentzumenak erabiliz, soluzio eta ikuspegi berriak topatzeko, mugatzen zaituzten sinesmenak hankaz gora jartzeko eta zeure benetako izaera besarkatzeko. Zarenarekin bat, munduan eroso eta gozamen handiagoarekin komunikatu eta mugitu nahi baduzu, ongietorria izango zara.

Informazio gehiago irakasleari eginiko elkarrizketa honetan: unibertsitatea.net

Irakaslea

  • Ainhoa Urretagoiena Arruabarrena

    Coach pertsonala. PNL Master-Trainer zertifikatua. Komunikazioan lizentziatua. UEUko bazkidea.

Helburuak

• Zeure gaitasunak eta balioak identifikatzea.

• Zeure komunikatzeko estiloaz ohartzea eta gozatzen ikastea.

• Hobetu nahi duzun horri hitzak jartzea eta ekintzara pasatzeko bidea marraztea.

• Taldeko beste kideen esperientziaz elikatu eta ikastea.

Edukiak

• Gaitasunak eta balioak.

• Sinesmenen azterketa eta eraldaketa.

• Lidergorako estilo ezberdinak.

• Oinarrizko emozioak eta emozio subjektiboak.

• Hitzezko eta gorputzezko komunikazioa.

• Sormena ongizatearen zerbitzura.

• Ekintza eta aldaketarako planak.

Metodologia

Ikastaro praktikoa izango da. Dinamika eta jolasen bidez hausnarketarako tartea irekiko da konfidentziala izango den espazio batean. Coaching metodologian oinarrituko da, baita PNL eta begirada sistemikoan edo eta Alba Emoting emozioak kudeatzeko metodoan ere.

Nori zuzendua

Bere burua hobeto ezagutu eta maite nahi duen edonori zuzendua. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikasle bakoitzak arropa erosoa eta esterilla ekarri beharko ditu etxetik.

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio, segurtasun eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.

Homologazioa

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.