Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza
TALDEA BETE EGIN DA (2021-02-04, 9:00) - Itxaron zerrenda ireki da, eman izena baina ez egin ordainketarik tokia daukazula konfirmatu arte.
.
1968an Euskara Batua abiatu zenetik, eta 1995ean Euskara Batuaren Ahoskera Zainduari (EBAZ) buruzko araua kaleratu zenetik, bide luzea egin da. Denbora-tarte horretan, euskararen ahoskerari dagokionez, euskarazko telebista, irrati, podcast eta YouTube kanal berriak sortu dira; euskarazko irakaskuntza nagusi da gure inguruan; beste hizkuntzetatik euskararako interpretazioa sendotu da; euskarazko antzezlan eta ikus-entzunezkoetan aktore asko trebatu dira… Baina ahozko euskararen inguruko lanketa berezirik ez da egin, ekarpen teoriko gutxi eta praktikara eramateko saiakera apur batzuk baino ez:
Euskara estandarraren ahoskerarekin eta, oro har, ahozkotasunarekin zerikusia duten bestelako aldagaiekin esperimentatu nahi da laborategi honetan: azentua, intonazioa, euskal doinua, e.a. Horretarako mahainguru bat eta hiru saio trinko antolatuko dira: mahainguruan euskara lanabes duten hiru profesionalen hausnarketak entzungo ditugu eta larunbat goizetan izango diren hiru saio trinkoetan, lehenik gaiari lotutako adituen ekarpena jasoko da, eta ondoren esperimentatzeari ekingo zaio laborategian.
Ahozko euskararen inguruko lanketa berezia egin nahi da, eta praktikari garrantzi berezia emango zaio: saio bakoitzaren bigarren zatian, metodo enpirikoa geure egin, eta esperimentatu egingo dugu, ahozkoa lan-tresnatzat hartuta. Probetarik ez dugu erabiliko; baina, laborategi-lanak eskatzen duen bezala, probetan ardaztuko ditugu saiook, probatzea baita edozein langairi etekina ateratzeko modurik egokiena: hizkuntzarekin jolastea, saiakuntzak egitea, esperimentatzea. Amaieran, nola ez, ikasitakotik ondorioak ateratzen saiatuko gara, denon arteko hausnarketa eta iritzi-trukea baliatuz.
.
>>> Ikusi dinamizatzaileei egindako elkarrizketa: “Kode propioak beharko lituzke ahozko jardunak”
.
Jarduera hau UEUk eta Oihaneder Euskararen Etxeak elkarlanean antolatu dute.
.
Laguntzaileak:
.
AURKEZPEN MAHAI INGURUA
Otsailak 24, asteazkena, 19:00etan.
Hitza lanabes duten profesionalei:
Bere ahoskera hobetu nahi duen edonori.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
10:00-14:00 |
1. saioa.10:00-11:30 - Aurkezpena: Ahoskera(k) eta araua(k).
12:00 - 14:00 - Laborategia.
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
10:00-14:00 |
2. saioa.10:00-11:30 - Aurkezpena: Nola jardun euskaraz erosoago eta lasaiago?
12:00 - 14:00 - Laborategia.
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
10:00-14:00 |
3. saioa.10:00-12:00 - Aurkezpena: 2Dtik 3Dra urratsez urrats.
12:30 - 13:30 - Laborategia.
13:30-14:00 - Ondorioak eta balorazioa.
|
TALDEA BETE EGIN DA (2021-02-04, 9:00) - Itxaron zerrenda ireki da, eman izena baina ez egin ordainketarik tokia daukazula konfirmatu arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.