Ikastaroak :: Literatura
Ikastaroaren datak: otsailak 6, martxoak 13, maiatzak 8 eta ekainak 12 (larunbatak)
Irakurle taldeen presentzia geroz eta handiagoa da Euskal Herrian. Talde bakoitzak modu autonomoan egin izan du lan, baina Nafarroako Irakurle Taldeek ahalegin berezia egin dute elkarren berri izan eta dinamika propioak partekatzeko.
Formakuntza saio hauek irakurle taldeetan egiten diren irakurketetan sakontzeko gakoak eman nahi ditu, horretarako genero literario ezberdinetan ibilbide panoramikoak egingo dira, eta begirada feminista eta genero ikuspegia presente egongo dira, zehar-lerro gisa batzuetan eta helburu gisa bestetan.
Formakuntza zikloa, UEUk eta Nafar Ateneoak elkarlanean antolatu dute.
Ibai Atutxak New York eta Bartzelonatik teoria kritikoen tendentzia berriak landu ditu Euskal Herriko diskurtso dominatzaileak aztertzeko. Orain Bilbotik Europa garaikidearen eraikuntza biolentoa ikertzen dihardu. Saiakera generoaren baitan, euskal literatura, literatura konparatua, filosofia garaikidea eta ikasketa kulturalak jorratu ditu, beti ere, klase, arraza, genero eta sexualitateen ikuspuntuak abiapuntu hartuta.
Literatur kritikaria, UPV/EHUko irakaslea eta UEUko kidea da. Euskal Filologian doktoratu zen 2013an eta euskal literatura garaikideari buruzko hainbat lan plazaratu ditu. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean dihardu irakasle.
17 urtez euskal prentsan aritu ostean azken 13ak EusKal Herriko Unibertsitatean egin ditu. Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Hezkidetza Batzordearen sortzailea eta koordinatzailea izan da hainbat urtez. Literatur zientzietan doktorea eta bost ikerketa zuzendu ditu literatura eta generoarekin lotuak. Azken zazpi urte hauetan Gasteizko Udaletxeko Feminist Agenda irakurle taldearen sortzailea eta koordinatzailea da.
Ingeles Filologian lizentziatua eta Hispaniar Filologian doktorea da. Bere tesia Emiliano Zapataren imajinario kultural nazionalari buruz idatzi du. Euskal kultur sorkuntza eta kritika feministako graduondoko Irakaskuntza moduluko irakasle izan da eta, egun, Gasteizko EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean irakaslea da. Gasteizko Feminist Agenda Euskal Literaturan irakurle klubeko kidea da.
UEUko literatura saileko sailburua. Magisteritzan diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua da. 1936ko Gerra eta euskal nobelari buruzko tesia idatzi du. Argia aldizkariko liburu kritika egin izan du eta EHUko Donostiako Hezkuntza, Antropologia eta Filosofia fakultateko irakaslea eta ikertzailea da.
• Euskal literaturan genero ikuspegia irakurle taldeetako dinamiketan zehar-lerro gisa txertatzeko gai izatea.
• Literatur testuak begirada feminista batetik irakurtzeko gai izatea.
• Iraganari buruzko diskurtso literarioen irakurketak genero ikuspegitik aztertzeko gai izatea.
• Sexualitate ez normatiboez jabetzeko irakurketa kritikoa egiteko trebetasuna eskuratzea.
• Ohiko literatur testuez gain, saiakerara gerturatzeko eta hura irakurtzeko gakoak eskuratzea.
Ikastaroak izaera teoriko-praktikoa izango du.
Aurrez aurreko saioak izango dira, hizlariak bere gaiari buruzko azalpenak emango ditu, baina horrez gain, azaldutako hori praktikan jartzeko asmoz testu batzuk elkarrekin interpretatzeko eta eztabaidatzeko tartea egongo da.
Aurrez aurreko saiorik egitea ezinezko bada (osasun larrialdi egoera), saio birtualak egingo dira, dinamika berbera erabiliz: lehenengo azalpen teorikoa hizlariak emango du (une berean edota bideo batean grabaturik), eta ondoren bertako azalpenak praktikan jartzeko guztion arteko irakurketa egingo da birtualki.
Nafarroako irakurle taldeetako kideei zuzendua dago, bai irakurle taldeak gidatzen dituztenei, bai irakurleei. Irakasleei ere zuzenduta dago.
Dena den, lehentasuna Nafarroako irakurle taldeetako kideek izango badute ere, lekurik balego, Nafarroatik kanpoko irakurle taldeetakoak eta orokorrean irakurzaleak onartuko dira.
Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan Nafarroako irakurle taldeetako kideak.
15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.
Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
OSASUN-SEGURTASUN OHARRA
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio, segurtasun eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.
Homologazioa
Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.