Ikastaroak :: Bideoa

Bideogintza ikastaroa (Bideo didaktikoen grabazioa eta edizioa)

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko urriaren 16a

Ikastaroaren datak: azaroaren 4, 11 eta 18 (asteazkenak).

TALDEA BETE EGIN DA (2020-10-01, 9:00). Itxaron zerrenda sortu da. EZ egin matrikularen diru-sarrerarik plaza duzula jakinarazi arte.

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela esan izan ohi da. Pentsa orduan bideo batek. Are gehiago egungo munduan, non irudi bidezko komunikazioak hainbesteko garrantzia eta pisua duen.

Bideoak sortzeko baliabideek erabateko iraultza jasan dute azken hamarkadan eta esan liteke gaur egun edonork lor ditzazkeela bideoak egiteko beharrezko baliabideak.

Eskura ditugun baliabideak erabiliz (mugikorrak, ordenagailuak eta software libreak) bideoak grabatu eta editatzen ikasiko dugu oinarrizko maila batean, tresna hauen erabilpenean ahalduntzeko. Ondoren bakoitzak bere bideoak sortu eta nork bere beharretarako erabili ahal izan dezan.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Irakaslea

  • Beñat Iturrioz Perez

    Bira Produkzioak” kooperatibako kidea da. Zinema, dokumental eta bideogintzan aritzen da bertan lanean.

Helburuak

  • Bideoak oinarrizko maila batean grabatu eta editatzen ikastea.
  • Mugikorreko kameraren erabileran kontuan hartu beharrekoak jakitea.
  • Edizio programaren oinarrizko ezagutza bat lortzea.

Edukiak

GRABAZIOA

Bideoa (android edo iphone bidez):

  • Mugikorraren kamararen zehaztapenak.
  • Konposizioa: plano motak, anguluak, enkuadrea.

Soinua:

  • Audio grabazioa.
  • Mikroak.
  • Espazio desberdinak.

Argia:

  • Argiaren naturalaren erabilera barnekaldean eta kanpokaldean.
  • Foko/flash erabilera.

Ordenagailua (windows, linux edo mac bidez):

  • Ordenagailuaren pantailaren grabazioa (irudia eta audioa).

 

EDIZIOA (openshot programarekin)

  • Materialen antolaketa (bideoak, audioak, musika, irudiak).
  • Materialen inportazioa.
  • Muntaia eta mozketak.
  • Testuak, grafikoak eta transizioak.
  • Esportazioak eta sarerako formatu desberdinak.

Metodologia

Azalpen teorikoak eta ariketa praktikoak tartekatuko ditugu 3 saioetan zehar, oinarrizko kontzeptuak praktika bidez ikasteko.

Nori zuzendua

Online ikastaroen arduradunei, irakasleei, bestelako eragile eta publiko zabalari zuzendua.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 15 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

Ikastaroan erabiliko den materiala norberak ekarri behar du:

  • Windows, Linux edo Mac sistema operatibodun ordenagailu portatila.
  • Android edo iphone mugikorra.

Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2020ko urriaren 5ean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 2068348024.

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.