Ikastaroak :: Soziologia

Azterketa sozialerako lau mailak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko irailaren 17a

Ikastaroa data hauetan izango da: irailak 24, urriak 15, azaroak 5, azaroak 26 eta abenduak 17 (ostegunak).

Gizarte azterketetan adierazgarri ekonomikoei begiratzen zaie, batez ere. Baina beste moduko ikusmirak ere izaten dira gizartearen azterketetan.

Soziologian lau eskola edo joera nagusi bereiz daitezke. Mintegi honetan, praktikan eta ikerketan landutako paradigma bat aurkezten da. Paradigma honek lau eskola hauen lokarria erakusten du, eta erabilgarria izan daiteke gizarte kopuru baten proiektuak garatzeko, ala nola euskalgintzan, ongizate zerbitzuak antolatzekotan, bailaretako plangintza estrategikoak garatzean, osasun mentala sustatzeko politikak antolatzean....

Mintegian arlo hauetako adibideak deskribatuko dira ikuspegi horretatik.

Helburuak

Azterketa sozialean dagoen ikusmira desberdinen beharraz ohartu.

Euskalgintzan gakoa den ikusmira deskribatu. Gogoa euskaraz sustatzeko programa deskribatu. Horrela euskalgintzan bultzada sakona lortuko delakoan gaude.

Eztabaida soziologikoa sustatuko dugu mintegian.

Edukiak

EGITARAUA

Irailak 24:

Mintegiko sarrera. “Azterketa sozialerako lau mailak, lan bizitza, enpresak eta euskalgintza”.

Azterketa soziologikorako lau mailako paradigma deskribatuko da, eta nola euskalgintzan eragin sakonagoa izan ikuspegi horretatik. Lan bizitzaren gakoak, mentalizazio prozesuan, aztertuko dira ere.

Irakaslea: J. Agustin Ozamiz. Unibertsitateko irakasle ohia, Soziologian doktorea.

Urriak 15:

Gaia: “Go!Goz proiektua Euskalgintzan”.

Gurea Ondo Zainduz. Gazteak eta nerabeak, emotibitatea landuz, euskarekiko hurbilketa sakona eta erakargarria bultzatzean, teknologia berrien erabilerekin eta beraientzat interesgarriak diren gaiak landuz, bidea jorratu.

Irakaslea: Sabino Arana. EHUko irakasle ohia, fisikoa.

Azaroak 5:

Gaia: “Osasun mentalaren sustapenaren programak adinduenekin”.

Gizartea zahartzen dihoan heinean, beharrezkoa dugu gizakiok biziko ditugun urteak ahalik eta kalitate onenekoak izatea. Horretarako hainbat ekimen proposatzen ditugu adinekoen osasun mentalaren sustapenerako xehetasunak aztertuz.

Irakaslea: Agurtzane Ortiz. EHUko irakaslea, Medikuntzan doktorea.

Azaroak 26:

Gaia: “Gogoa Euskaraz sustatuz Proiektua. Talde dinamika eta mentalizazioa”.

GOGOA Euskaraz Sustatuz Proiektuan, gazteen taldearekin eta nagusien taldearekin egindako taldeanalisia eta mentalizaziorako prozesua azalduko da. Ondorioak eztabaidatuko dira.

Irakaslea: Olatz Barrenetxea. Taldeanalista, Psikologian Doktorea.

Abenduak 17:

Gaia: “Nerabeen trebetasun sozialak eta euskalgintza”.

Nerabezaroa pertsonaren nortasuna eta identitatea sortzen den aroa da. 

Jardunaldi honetan nerabezaroan  gizarte-trebetasunak euskaraz garatzearen garrantzia azpimarratuko da. Nerabeak garai honetan behar dituen tresnak eskuratuz gero, autoesminua eta interakzio sozialen kalitatea izatea ziurtatuko  du, eta ondorioz, buru-osasuna zainduko du.

Irakaslea: Naiara Ozamiz Etxebarria. EHUko irakaslea, Psikologian doktorea.

Metodologia

Saio bakoitzean hitzaldi bat izango da, lan praktiko bat eta taldeko eztabaida.

Nori zuzendua

Euskalgintzan lan egiten dutenak, baita soziologia, psikologia, medikuntza, filologia, ekonomia eta zientzia sozialeko ikasle, irakasle eta profesionalak.

Unibertsitate mailako ikasleak edo gradoa lortu dutenak izan daitezke mintegi honetako ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Oharrak

  • Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2020ko urriaren 5ean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 2068348021.
  • COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.

Etiketak

ikastaroa