Ikastaroak :: Marrazkigintza, Hezkuntza, Pedagogia
Ikastaroaren datak: 2020ko irailaren 26a eta urriaren 3a, larunbatak.
Gaur egun, miloika irudiz inguratuta eguneroko bizitzan, Visual THinking-a errealitatera hurbiltzeko modu bat da, ideiak analizatu, antolatu eta aurkezteko modua. Ikasteko eta irakasteko balio digun tresna, ulertzeko eta azaltzeko, errealitatea hobetu ezagutzeko, eta horren aurrean gure begirada antolatzeko.
Ikastaro praktiko honetan, gure eskua marrazten askatzeko balioko digu: zirriborroak, testuak eta irudiak bateratuz, erreflexioa sustatu, ideiak partekatu eta erabakiak hartzen laguntzeko.
Filologian lizentziatua Deustuko unibertsitatean, gaur egun bigarren hezkuntzan irakaslea naiz. Talde metodologiak erabiltzen ditut klasean, eta urte asko pasa ditut haietan irakasleei irakasten, horren artean pentsamendu bisuala ekoizteko tresnetan. Nire lana eta tresna bisual asko ikus ditzakezue twitter-en edo instagram-en @dibupuntes perfilarekin.
Twitter: https://twitter.com/dibupuntes
WIX orria: https://dibupuntes.wixsite.com/mapa
Metodologia aktiboa izango da. Tailer moduan. Ikasten duguna segituan jarriko dugu martxan eta elkarrekin partekatu egingo dugu egin dugunaren inguruan hausnarketa sustatuz.
Irakasleei eta irakaskutzaren profesionaleei orokorrean eta bere bizitza hobetu antolatu nahi duen edozeinentzat.