Ikastaroak :: Hezkuntza

Moodle: hasieratik haratago

  • Hasiera-data: 2020(e)ko irailaren 21a
  • Amaiera-data: 2020(e)ko urriaren 19a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: astelehena-ostirala. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko irailaren 15a

Moodle ikasgela birtualak sortzeko web plataforma hedatuena izan arren, irakasle askok soilik eduki-biltegi moduan erabiltzen dute. Moodle-ren potentzial handiena bere jarduera-moduluetan dago, horietako asko ezestandarrak izanik.

UEUk irakasleei COVID19ak sortutako egoerari aurre egiten laguntzeko Moodle-ren oinarriak ezagutzeko “Moodle hasieratik” doako ikastaroa eskaini zuen. Horren harrera espero zena baino askoz handiagoa izan zela ikusita, tutoretza duen ikastaro baten bidez jarraipena ematea erabaki dugu.

Ikastaroaren helburu nagusia, Moodle-ren oinarrizko erabileratik haratago joatea da, besteak beste, baliabide aurreratuak, elkarren ebaluazioa, inkestak eta galdetegiak egiteko beste modu batzuk praktikatuz,

Ikastaroa zeharo praktikoa izango da. Ikasleen ikas-prozesua autonomoa bultzatu nahi da eta, horretarako, nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu.

Ikastaroa online izango da, nagusiki. Aurrez aurreko saio bakarra izango du ikastaroaren hasiera-egunean: irailaren 21ean (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Irakaslea

Helburuak

  • Moodle plataformaren ezagueran sakontzea.
  • Moodle-ren potentzial motibagarriaz hausnartu eta praktikan jartzea.
  • Askotariko jarduerak sortu eta Moodle-ren barruan eskaintzea.
  • Norberaren lanerako erabilgarria izango den molde birtuala sortzea.

Edukiak

  • Baliabide aurreratuak: liburua, aurkezpena eta denbora-lerroa.
  • Ikasleen iritzia jasotzeko inkesta, hausnarketa eta kontsulta.
  • Galdetegia egiteko beste modu batzuk: galdera ez-estandarrak, bideo interaktiboak, aurrez aurreko galdetegiak eta galdetegi ludikoak.
  • Elkarren ebaluazioa lantzeko tailerra.

Metodologia

Ikastaro guztiz praktikoa izango da. Moodle-ren moduluen erabilera aztertu ahala, parte hartzaileek praktikak egingo dituzte, on line ikastaro bat osatzeko saiakera eginez. Ikasleen ikas-prozesua autonomoa bultzatu nahi da eta horretarako nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu. Bestalde, foroak ezinbesteko tresna izango dira taldean ezagutza eraikitzeko.

Ikasleek beraiek taldeka diseinatutako ikastaroak eraiki beharko dituzte, ikasitakoa oinarri gisa hartuz eta beren ikasleekin aplikatzeko helburua izanez.

Aipatzekoa da lehenengo saioa presentziala izango dela. Lehenengo saio horretan, lan egiteko prozedura, ikastaroaren oinarriak eta nondik norako nagusiak azalduko dira. Hortik aurrera, ikastaroa on line izango da.

Nori zuzendua

Moodle-ren oinarrizko ezaguera duten etapa guztietako irakasleak.

Parte-hartzaileek “Moodle hasieratik” ikastaroan landutako gaiak ezagutu behar dituzte edo gutxienez fitxategiak igotzen, ikasleentzat argitaratzen, zeregina bezalako modulu sinpleak eta galdetegiak kudeatzen.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.