Ikastaroak :: Hezkuntza, Psikologia

Ikusmira aldatzeko feminismotik zelatan

  • Hasiera-data: 2020(e)ko irailaren 23a
  • Amaiera-data: 2020(e)ko urriaren 30a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 25.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko abuztuaren 24a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko irailaren 22a

Aurretik gertatutakoaren oinordekoak gara, ezinbestekoa da nondik gatozen jakitea, nor garen edo nor izan nahi dugun jabetzeko. Gure historiaurrea ezagutzea eta arbasoak zein diren jakitea, gure identitatearen definizioan inportantzia duen elementua da, baita gure autoestimu kolektiboan ere. Bide horretan, pertsona arrunten bizi esperientziak garrantzitsuak dira, baina, badirudi gizonak direla biografia bat merezi duten pertsonaia bakarrak. Emakumeen bizitzak tradizio patriarkaleko eremuetan gertatzen direnez, emakumeak ez dira protagonista sentitzen, ezta hala izaten ere, beraien bizitzetako protagonistak gizonezkoak baitira.

Bide horretan, gure genealogia feministak arakatu nahi ditugu eta munduari feminismotik begiratu. Hain juxtu emakumeon ibilbide eta ekarpen kultural, politiko, sozial nahiz historikoari jarriko diogu arreta. Beraiek egindako lanari esker baikara gu ere garenak.

Emakumeon ekarpenen inguruko ikerlan, bilduma eta azterketa zenbait badauden arren, oraindik badago bakoitzak zer arakatu eta zer ulertu. Bide horretan saiakera bat da ikastaro hau, orain arte bildutako zenbait informazio, testigantza, testu eta metodologia feminista konpartitzeko helburua eta nahia dugu.

Ikastaroaren metodologia oso praktikoa izango da, helburua norberak bere ikastetxean feminismotik lantzeko proiektu bat egitea delako. Praktikotasunari dagokionez, horrek inpaktu zuzena izango du norberaren hezkuntza ekosistema propioan, hau da, komunitatean.

Ikastaro amaieran, proiektu horiek taldean partekatuko dira, elkarren arteko esperientzietatik ikasteko eta material gehigarria eskuratzeko.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Irakaslea

  • Kattalin Artola Vazquez

    Emagin.

Helburuak

  • Feminismoaren oinarriak ezagutzea eta feminismoz bustitzea.
  • Oinarrizko kontzeptuak aztertzea.
  • Gaur egungo genero sistema aztertu eta kokatzea.
  • Genero rolen eta indarkeriaren arteko lotura aztertu eta kokatzea.
  • Feminismoaren garapena aztertzea.
  • Historia egin duten emakumeen lorpenak ikus araztea.
  • Hezkidetzaren garrantzia kokatzea.
  • Hezkidetza indarkeriaren prebentziorako tresna egoki gisa kokatzea.
  • Unitate didaktikoetan genero ikuspegia txertatzeko irizpideak ematea.
  • Ikastetxeei hezkidetzaren inguruko tresnak eskaintzea, eta pertsonei era positiboan eta berezian elkar ezagutzen, bizi izaten eta adierazten laguntzea.
  • Irakasleek berdintasun ikuspegia era transbertsalean txertatzea.
  • Irakasleek hezkidetzako ikuspuntua eta emakumeen ekarpena txertatuta, haien lana aurrera eramatea.
  • Aurrera begira estrategia eta eremu ezberdinak lantzea.
  • Ikastaroari dagokionez, Moodle plataformaren zenbait atal eta baliabide ezagutzea eta norberaren gaitasun digitala indartzea.

Edukiak

1. FEMINISMOAREN OINARRIZKO LURZORUA.

  • Oinarrizko kontzeptuak: patriarkatua, androzentrismoa...
  • Genero sistema.
  • Indarkeria matxistak.
  • Intersekzionalitatea.

2. ATZERA BEGIRADA: GURE GENEOLOGIA FEMINISTAK.

  • Mugimendu feministaren historia, bereziki mendebaldeko jendartean: feminismoaren hiru olatuak.
  • Euskal Herriko genealogiak eta hainbat borroka garrantzitsu aldarriz aldarri.
  • Emakume ezberdinak ezagutuz: munduko hainbat emakume eta zientziari loturiko beste hainbat.

 3. HEZKUNTZAN ARAKATUZ: PEDAGOGIA FEMINISTARANTZ.

  • Nondik gatoz? Hezkidetza eta emakumeak hezkuntzan izan duen tokia.
  • Emakumeen ikusezintasuna eta estereotiporik gabeko erreferenteak.
  • Indarkeriaren prebentziorako hainbat tresna.

 4. PRAKTIKA FEMINISTAK ARLOZ ARLO.

  • Arlo instituzionala.
  • Arlo akademikoa.
  • Argitalpenak.
  • Kalea gurea da.

5. AZKEN PROIEKTUA.

  • Norbere hutsune eta beharren identifikazioa egin.
  • Horiei erantzuteko baliagarria eta erreala den proiektua osatu, egunerokoan erabilgarria izango dena.
  • Proiektuaren aurkezpena.
  • Koebaluazioa.

Metodologia

lkastaroa online motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren “Ikasgela Birtuala” erabiliko da.

lkastaroa parte-hartzailea izango da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz.

Oinarri kontzeptualak idatzizko zein ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira. Ondoren, lan pertsonala beharrezkoa izango da, hausnarketa pertsonaletatik kolektiboetara salto egiteko, horretarako baliabide teknologikoak erabiliz. Talde-dinamiketan (foroetan) norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da, taldeari modu eraikitzailean eraginez.

Aldi berean, gure helburua ikastaroan zehar landutako edukiak martxan jartzea izango da, ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta laguntza izango dute. Lanketa horren xedea, norberaren ikastetxean gaia lantzeko tresnak edo materialak sortzea izango da.

Nori zuzendua

Irakasleei orokorrean.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 20 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.