Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza

Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa. (2020-2021)

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 30,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 27,00 €. Bazkideak: 22,50 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko irailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko urriaren 14a

Hitz Adina Mintzo Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak, hizkuntza gutxituak ezagutzeko 2015ean abiatutako zikloa da, munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea eta hizkuntza aniztasuna balorean jartzea eta ezagutaraztea du helburu.

Hitzaldi eta aurkezpen ziklo berri honekin, 2020/2021 ikasturtean, hizkuntza eta errealitate berriak ezagutzeko aukera izango da.

Ikastaro hau UEUk eta Oihaneder Euskararen Etxeak elkarlanean antolatu dute.

Metodologia

Hilero, hiztun ezberdinek, nor bere hizkuntzan aditua, hizkuntza bat aurkeztuko du.

Saio bakoitzean marko teorikoa eskaintzeaz gain hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko tailerrak egingo dira. 

Nori zuzendua

Publiko orokorrari zuzendutako ekintza da eta bereziki euskaltzaleei eta munduko hizkuntza gutxituen zaleei, soziolinguistikan interesa dutenei eta Filologia ikasleei.

Egitaraua

2020-10-14
Ordua Edukiak Irakaslea
12:00-13:00

Hasiera hitzaldia: Hitzaren jabeak: amazig eta kurdu herrien hizkuntz biziberritze prozesuak.

  • Karlos Zurutuza, euskal kazetari independentea.
> 12:00etan Arabako Campusean (UPV-EHU)
>>Saio hau irekia eta doan izango da, ez da izena eman behar. Partaideak onartuko dira gelaren aforoa bete arte.
2020-10-21
Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:30

1. Hizkuntza: Sorabiera.

  • Ivan Igartua, UPV/EHUko Arabako campuseko Errektore-ordea eta hizkuntza eslabiarretan aditua.
>> Saio honetan izena emateko.
2020-11-16
Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:00

2. Hizkuntza: Lakota.

  • Aitor Esteban, Deustuko irakaslea, politikaria.
>> Saio honetan izena emateko.
2020-12-16
Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:30

3. Hizkuntza: Nasa Yuwe.

  • Ane Ortega eta Arkaitz Zarraga, Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrako kideak.
>> Saio honetan izena emateko.
2021-01-20
Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:30

4. Hizkuntza: AnHitzak, Gasteizko Hizkuntza Aniztasuna.

  • Ruben Sanchez, AnHitzak-eko koordinatzailea eta gonbidatuak.
>> Saio honetan izena emateko.
2021-02-17
Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:30

5. Hizkuntza: Mankanyera.

  • Jorge Naur Mango Barai, Iruran bizi den guinea bissautarra.
>> Saio honetan izena emateko.
2021-03-17
Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:30

6. Hizkuntza: Pirinioetako euskalkiak: erronkariera eta zuberera.

  • Argitxu Camus eta Alberto Angos, Pirinioetako euskalkietan adituak.
>> Saio honetan izena emateko.
2021-04-21
Ordua Edukiak Irakaslea
19:00-20:30

7. hizkuntza: Kalaallisut (Groenlandiera)

  • Txerra Rodriguez eta Eider Palmou, Groenlandieran adituak.
>> Saio honetan izena emateko.

Matrikulaziorako argibideak

Ikastaro osoan edo hitzaldi soltetan izena eman daiteke. Prezioak:

  • Ikastaro osoa: 30,00€ (begiratu deskontuak)
  • Hitzaldi edo saioka, bakoitzak: 5,00€
IKASTARO OSOAN IZENA EMATEKO
  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
HITZALDI/SAIO bakar baten izena emateko: klikatu egitarauan adierazitako esteketan.

Oharrak

HOMOLOGAZIOAK

  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera eginda.
  • UPV/EHUko ikasleek kredituak lortu ahal dituzte. Baliozkotze eskaerak EHUn bertan egin behar dira.

ZIURTAGIRIAK

Parte hartze ziurtagiria lortzeko, ikastaro osoan matrikulatu behar da eta %80k asistentzia ziurtatu.