Udako Ikastaroak :: Kazetaritza, Komunikabideak, Komunikazioa

BERRIA multimedia: kazetaritzaren praktika berriak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 5.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 0.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko maiatzaren 25a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko uztailaren 15a

BERRIA egunkariaren azken urteetako erronka nagusia trantsizio multimedia izan da. Euskarazko egunkari nazionala hedabide multimedia osoa da gaur egun. Kalitatezko kazetaritza eskaintzea du helburu, edukia da abiapuntua eta produkzio digitala dago jardunaren erdigunean. Kazetaritza bisuala, datu kazetaritza eta produkzio digitala, alegia, eduki bakoitzari ondoen egokitzen zaion euskarriaren azterlana eta gauzapena. Lantaldearen antolaketan ere bide berriak eta sailartekoak sortu dira erronka berriei erantzuteko, hedabide multimediaren eginkizunari modu eraginkorragoan heltzeko. Gaur gaurko hedabidea da BERRIA eta eginkizuna sorrerako berbera izan arren, informatzen duen komunitatearekiko arduragatik etengabeko berrikuntzan ari da. BERRIAren egunerokoaren erakusleiho izan nahi du ikastaroak, eta kazetaritza eta komunikazio munduan dabiltzanentzat baliagarri izateko bokazioa duen praktika bat.

Ikastaro hau BERRIArekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

  • Idurre Lazkano Zubizarreta

    BERRIAko edizio eta produkzio arduraduna.

  • Mikel Peruarena Ansa

    Kazetaria eta idazlea.

  • Pello Urzelai Agirre

    BERRIA egunkariko IKT arduraduna 2012ko irailaz geroztik. Historia eta Geografia lizentziatua. 1987az geroztik kazetari gisa aritu da Hemen astekarian, Euskaldunon Egunkarian eta Berrian. UEUkidea.

    Twitter: @pellourzelai

    Bloga: Berriaro

Helburuak

  • Kazetaritzaren gaur egungo praktiketara hurbilpen bat egitea.
  • BERRIAren jardun multimedia ezagutzera ematea.

Edukiak

1.- Gaitik abiatuta, edukitik, euskarri anitzetara bidea nola egiten den BERRIAn.

2.- Bi multimedia praktika zehatzen kontakizuna: Zaldibar eta Koronabirusa.

  • Datuen analisia nola egiten den eta horrek ze eragin duen edukiaren hedapenerako bideetan.

Metodologia

Bi parte izango ditu: teorikoa bat, edukiaren gaineko azalpenei dagokiena, eta bigarrena, teorikoa baina praktika bakoitzerako sortutako euskarrien azalpen bisuala emango duena kontakizuna laguntzeko.

Nori zuzendua

Kazetaritza eta ikus-entzunezko komunikazio ikasleei eta hedabideetako langileei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertuko zaizkizun pausuak jarraitu.
  • Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin. (kontuz! baliteke spam edo zaborraren karpetara joatea).
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.