Ikastaroak :: Komunikazioa, Internet

Sare sozial digitalak genero berdintasunetik aztertzen

  • Hasiera-data: 2020(e)ko irailaren 29a
  • Amaiera-data: 2020(e)ko azaroaren 10a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Astean zehar. 00:00-24:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 30.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko ekainaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko irailaren 22a

Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara.

Gazteek, bere egunerokotasunean Sare Sozial digitalak erabiltzen dituzte. Aukera asko sortzen dituzte, baina arriskuak ere badituzte. Jazarpen egoerak sor daitezke eta sexismo eta indarkeri modu berriak datoz tresna digitalen eskutik. Horregatik, ezinbestekoa da gazteen ongizaterako, Sare Sozial digitalen erabilera egokietan eta jazarpen egoeren prebentzioan trebatzea. Hezkuntza jarduerak, eragin zuzena izango du trebakuntza horretan.

Horregatik, ikastaro honen helburua, Sare Sozial digitalak berdinen arteko tratu onak eta genero berdintasunerako ikuspegitik modu praktikoan lantzeko gakoak ematea izango da.

Ikastaroaren metodologia oso praktikoa izango da, helburua norberak bere ikastetxean Sare Sozial digitalak berdinen arteko tratu onak eta genero berdintasunerako ikuspegitik lantzeko proiektua bat egitea delako; eta praktikotasunari dagokionez, horrek inpaktu zuzena izango duelako norberaren hezkuntza ekosistema propioan, hau da, komunitatean.

Ikastaroaren saio bakoitzean atal teorikoa egongo da, zeinetan baliabide desberdinen bidez, edukiak barneratuko diren. Aldi berean, irakasle bakoitzak norbere ikastetxean gaia lantzeko proiektua sortzen joango da, hau edukiz jantziz. Irakasleak proiektua txertatzeak eragin positiboa izango du norbere ikastetxean, elkarbizitzarako eta gazteen harreman digitaletarako aukera berriak zabalduz.

Irakaslea

  • Joseba Gabilondo Marques

    Gizarte Hezkuntzan Graduatua. Genero Berdintasun Agentea. Hiruki Larroxa Kolektiboko kide eta Euskal Herriko TransMariBiBollo mugimenduko aktibista.

Helburuak

• Gazteek gustuko dituzten Sare Sozialak ezagutzea.

• Sare Sozial digital ezberdinek eskaintzen dituzten aukera eta arriskuak ezagutzea.

• Sare Sozial digitalen erabilera osasuntsu baterako gakoak barneratzea.

• Sare Sozial digitalen erabileraren bidez, elkarbizitza, elkar eragina eta pertsonen arteko komunikazioa sustatzea.

• Teknologia berrien erabileraren ondorioz gerta daitezkeen jazarpen kasu ezberdinen prebentzioa lantzea.

• Teknologia berriek gazteen arteko harremanetan eragiten dituzten harremantzeko modu berriak ezagutzea.

• Sare Sozial digitalen erabileraren bidez tratu onak sustatzea, genero berdintasuna bultzatzea eta sexismoaren aurrean jarrera kritikoa azaltzea.

• Sare sozial digitaletan ematen diren jazarpenen prebentzio eta esku-hartzea lantzeko baliabide pedagogikoak ezagutzea.

• Irakasleek Sare Sozial digitalak gelan lantzeko proiektu bat sortzea.

• On-line bidezko ikasketa prozesua sustatu eta norberaren gaitasun digitala indartzea.

Edukiak

1. Sarea Sozialak eta gazteak

• Ikastaroaren eta Ikasgela Birtualaren aurkezpena.

• Gaiarekiko aurrezagutzak. Autoebaluazioa.

• Sare Sozial digitalak: Zeintzuk dituzte gustuko gazteek?

• Sare Sozial digitalen oinarrizko tresnak eta erabilera.

• Sare Sozial digitalen aukera eta arriskuetara sarrera.

2. Sare Sozialen erabilera egokiak

• Sare Sozial digitalen erabilera osasuntsu baterako gakoak.

• Eskubideak eta betebeharrak.

• Erabilera etikoa, arduratsua eta segurua.

• Nortasun digitala.

• Pribatutasunaren babesa.

3. Sare Sozialen erabilera desegokiak

• Sare sozial digitaletan eman daitezkeen jazarpen desberdinak.

• Arriskuak ekiditzeko jarrerak, neurriak eta baliabideak.

• Ziberjazarpena, ziberbullying-a edota grooming-a detektatzeko baliabideak.

4. Sare Sozialak eta genero berdintasuna

• Sare Sozial digitalek gazteen harremantzeko eretan izan duten inpaktua.

• Genero rolak eta estereotipoak Sare Sozial digitaletan

• Sexismoa eta indarkeri modu berriak tresna digitalen eskutik.

• Autoebaluazioa eta ebaluaketa orokorra. Praktika onak: tratu onak, genero berdintasuna eta sexismoaren aurrean jarrera kritikoa.

5. Sare Sozialen erabilera ikasgelan

• Hezkuntzaren funtzioa Sare Sozial digitalen erabileran.

• Baliabide digitalen erabilgarritasuna ikasgelan.

• Praktika onak: Sare Sozial digitalen bitartez landu daitezkeen baloreak (berdintasuna, bizikidetza eta lankidetza).

6. Proiektuaren diseinua

• Norbere ikastetxearen beharren identifikazioa.

• Baliabide digitalen erabilera curriculumean eta ikasleen oinarrizko konpetentzietan.

• Sare Sozial digitalak lantzeko proiektuaren diseinua.

• Berdinetan arteko tratu onak eta genero berdintasuna zeharka lantzeko baliabideak eta tresnak.

7. Proiektuaren aurkezpena eta ebaluazioa

• Proiektuaren aurkezpena.

• Proiektua ikastetxean txertatzeko urratsak.

• Autoebaluazioa eta ebaluaketa orokorra.

Metodologia

lkastaroa on-line motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren “Ikasgela Birtuala” erabiliko da. lkastaroa parte-hartzailea izango da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz.

Oinarri kontzeptualak idatzizko zein ikus-entzunezko materialen bidez landuko dira. Ondoren, lan pertsonala beharrezkoa izango da, hausnarketa pertsonaletatik kolektiboetara salto egiteko, horretarako baliabide teknologikoak erabiliz. Honetarako, talde-dinamiketan (foroetan) norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da, taldeari modu eraikitzailean eraginez. Aldi berean, gure helburua ikastaroan zehar landutako edukiak martxan jartzea izango da, horretarako parte hartzaile bakoitzari, bere eguneroko errealitatean aurrera eramateko, ordu kopuru zehatzeko lanketa bat proposatuko diogu. lkasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.

Lanketa horren xedea, norberaren ikastetxean gaia lantzeko unitate didaktikoa sortzea izango da. Beraz, ikastaroa amaitzeko proiektu honen memoria aurkeztea ezinbestekoa izango da. Ondoren, ikasle guztien artean partekatuko dira unitate didaktiko guztiak, elkarren arteko esperientzietatik ikasteko eta material gehigarria eskuratzeko.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan Nafar ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Homologazioa

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du.

Homologazio-zenbakia: 163/2020, maiatzaren 27koa. Hiru kreditu bat (3) eskuratu ahal izango dira.

Halaber, ikastaro hau egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTS bat (1) emango die ikasleei. Horretarako, NUPeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dute instantzia orokorrarekin batera, UEUren bertaratze ziurtagiria.

Ebaluaziorako irizpideak

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Ikastaroan, gutxieneko % 85eko aprobetxamendua izatea.

Onartuak izateko irizpideei jarraiki, ekainaren amaieran jakinaraziko dugu zeintzuk izan diren onartutako ikasleak, hauei helbide elektronikora mezua bidaliz. Ikastaroa bete bada, gainontzekoak itxaron zerrendan geratuko dira eta bajaren bat suertatuz gero, beraiekin harremanetan jarriko gara. Ikastaroa ez bada bete, banan-banan joango gara ikasleak onartzen, izen emate data errespetatuz.