Ikastaroak :: Bideoa, Hezkuntza

Hezkuntzarako bideo egokiak sortzen

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 0,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 0,00 €. Bazkideak: 0,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko ekainaren 4a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko irailaren 7a

Ikastaroaren datak: irailak 12 eta 19 (larunbatak).

Egun, bideoak ikustea ohikoa da. Irudi eta bideo bitartez komunikatzea ohikotasunaren parte da. Komunikatzeko bide bat denez, eta gure ikasleek ohikotasunez egiten dutenez, zergatik ez ditugu bada, gure ikasgeletan ikusi eta lantzeko moduko bideoak?

Bide batez, gure konpetentzia digitala garatuko dugu eta baita ikasleena ere.

Irakasleak

  • Txomin Bujanda Garate

    Lehen Hezkuntza, Heziketa Fisikoan graduatua (EHU, Gasteiz, 2014). Hainbat ikastetxeetan irakasle izanik, ikasten eta ikertzen jarraitu nahi zuenez, Berrikuntza didaktiko-metodologiko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan masterra ikasi zuen (MU, Eskoriatza, 2018). Kirolaria eta kirolzalea da. Azken bi ikasturteetan Eskola Kiroleko entrenatzaileen formatzaile izan zen Lizardi Institutuan Hauspoa proiektuaren baitan. IKTak eta hezkuntza beti izan dira bere pasioa, eta hori da formakuntza saioen bitartez irakaslegoari transmititzen saiatzen dena. Egun IKT on-en irakasle eta aholkularia da.

  • Garazi Zabaleta Mendizabal

    Telekomunikazio ingeniaritzan graduatua, ikus-entzunezko espezialitatean (NUP, Iruñea, 2010).Webguneen programazio eta diseinuan masterduna (CEI, Madril 2012). Teknologian ez ezik hezkuntzan betidanik izan duenez interesa, Pedagogia ikasten ari da UHUNen. Musikaria ere bada, Musika Konposizioan graduatua (Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa, Nafarroa, 2019). Betidanik eman dio garrantzia norberaren sorkuntza bidea aurkitzeari eta bizitzarekiko begirada holistikoa izateari. Irakasteko ikasten jakitea eta eredu izatea zeinen garrantzitsua den helarazten saiatzen da, aniztasunaren bidetik betiere.

Helburuak

• Hezkuntzarako bideo egokiak sortzen ikastea

• Norberearen konpetentzia digitala garatzea

• Ikasleen konpetentzia digitala garatzen laguntzeko erremintak lantzea.

Edukiak

• Hasierako galderak: aurrezagutzetatik abiatzeko lanketa.

• Azalpena: gaiei buruzko azalpen teoriko laburrak eta aplikazioen inguruko azalpen praktikoak.

• Praktika: ikasleek errubrikak sortzeko tartea.

• Hausnarketa: egindakoa partekatzeko tartea eta egindakoari buruz hausnartzeko denbora.

• Ebaluazioa: nork bere burua, taldekideak eta gainerako taldeak ebaluatzeko tartea.

Metodologia

Momentu oro, zalantzak argitzeko eta galderak egiteko foroa irekita egongo da; hots, konfiantza giroa sortzea da helburua, prozesu guztian zehar sor daitezkeen duda, beldur, iradokizun, eta abarri erantzuna emateko. Ikasleak protagonista izango dira, beren ikas-prozesuari berebiziko garrantzia emanez.

Nori zuzendua

Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Matrikulaziorako argibideak

• Ikastaroa DOAKOA da.

Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.

• Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.

• Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).

Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.

Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

OSASUN-SEGURTASUN OHARRA

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan.

Homologazioa

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, irakasleen etengabeko prestakuntza gisa homologatu du.

Homologazio-zenbakia: 163/2020, maiatzaren 27koa. Kreditu bat (1) eskuratu ahal izango da.

Halaber, ikastaro hau egiteagatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ECTS erdia (0,5) emango die ikasleei. Horretarako, NUPeko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dute instantzia orokorrarekin batera, UEUren bertaratze ziurtagiria.

Ebaluaziorako irizpideak

Ikastaroko parte-hartze ziurtagiria lortzeko honako baldintzak bete beharko ditu ikasleak:

• Ikastaroan, gutxieneko % 85eko parte hartzea izatea (asistentzia-orrietako sinadurak hartuko dira kontuan)

Onartuak izateko irizpideei jarraiki, ekainaren amaieran jakinaraziko dugu zeintzuk izan diren onartutako ikasleak, hauei helbide elektronikora mezua bidaliz. Ikastaroa bete bada, gainontzekoak itxaron zerrendan geratuko dira eta bajaren bat suertatuz gero, beraiekin harremanetan jarriko gara. Ikastaroa ez bada bete, banan-banan joango gara ikasleak onartzen, izen emate data errespetatuz.