Ikastaroak :: Biologia eta Natur Zientziak

Bizidun bila I. Non daude eta nola ikus ditzakegu? Odonatu, tximeleta, anfibio eta narrastiak

  • Hasiera-data: 2021(e)ko maiatzaren 22a
  • Amaiera-data: 2021(e)ko maiatzaren 23a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: larunbata-igandea. 10:00/20:00 larunbatean, 10:00/14:00 igandean
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko maiatzaren 13a

Ikastaroa 2021eko maiatzaren 22an eta 23an izango da.

Denok ezagutzen ditugu txantxangorria eta katagorria. Baina zer egin behar da sorgin-orratz, erregetxo bekainzuri edo sugegorri bat ikusteko? Nola ezagutu ditzakegu gure inguruko animalia, landareak eta onddoak? Kontserbazioaren oinarrian dago ezagutza, ezagutza arduratsua. Beraz, ikastaro honetan animaliak errespetuz behatzen ikasiko da.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleei egindako elkarrizketa.

Irakasleak

  • Ander Izagirre Egaña

    Ingurumen zientzietan lizentziatua. Biodibertsitate masterra eta irakasleen prestakuntza masterra. Aranzadi Zientzia Elkartea.

  • Iñaki Mezquita Aranburu

    Aranzadi Zientzia Elkartea.

Helburuak

  • Euskal Herriko bizidunak aurkitzeko baliabideak ematea. Betiere kontserbazioa helburu.
  • Parte-hartzaileak bizidunak maitatzen eta balioan jartzen ikastea.

Edukiak

Azalpen teorikoa:

Nola eta non aurkitu bizidunak:

  1. Non-zer
  2. Identifikazioa in situ
  3. Krudeltasunik gabeko behatze-teknikak
  4. Argazkigintza: gomendioak, ekipoa…
  5. Bizidunen inguruan ibiltzeko aholkuak

Atal praktikoa

  1. Narrasti eta tximeleten bila
  2. Odonatuen bila

EGITARAUA:

1. eguna

  • 10:00-14:00 Azalpen teorikoa.
  • 15:00-20:00 Narrasti eta tximeleta bila.

2. eguna

  • 10:00-14:00 Odonatu bila

Metodologia

Lehenik eta behin bizidunak aurkitzeko aurretiko lanak zein diren azalduko da. Horretarako haiek bizitako esperientziak eta lan-fluxua azalduko dituzte.

Ondoren, praktikara pasa eta adituen laguntzarekin animalien bila joango gara.

Nori zuzendua

Euskal Herriko bizidunen inguruko interesa duen edonor.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

  • Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2021eko otsailaren 8an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 2168348006.
  • Gomendagarria da arropa erosoarekin joatea.
  • Gomendagarria da odonatuen irteerarako dokumentu hau irakurtzea.
  • Landuko diren bizidun-taldeen identifikazio gidak ekartzea gomendatzen da
  • Argazki-kamerak ekarri daitezke.
  • COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.