Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika

Gaitasun zientifiko-teknologikoak (STEM) LHn eta DBHn lantzeko proiektuak

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2020(e)ko urtarrilaren 13a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2020(e)ko martxoaren 9a

COVID 19aren ondorioz, martxorako eta apirilerako aurreikusitako ikastaroak atzeratzea erabaki du UEUk. Dena ondo bidean, ikastaroaren saioak irailaren 9an, 16an eta 23an izango dira.

Europar Batasunak uste du 2020rako kualifikazio-maila altuko pertsonentzako lanpostuak 16 milioitan handituko direla, baina kualifikazio-maila txikiko lanpostuak 12 milioitan murriztuko direla. Horrek oreka sozial eta ekonomiko berri baten bilaketara eramango gaitu. Kualifikazio-maila horrek neurri handi batean gaitasun zientifiko-teknologikoekin dauka zerikusia. Hori dela-eta, Europar Batasunean STEM (ingelesez Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Matematikak) metodologiaren aldeko apustua egiten ari dira, arlo horietan etorkizuneko langile kualifikatuak lortzera bideratutako politikak martxan jarriz, gaitasun zientifiko-teknologikoetan trebatutako belaunaldiak prestatu nahian.

Garrantzitsua da Euskal Herrian ere ikuspegi hori izatea eta etorkizuneko STEM belaunaldiak euskaraz prestatzea, baina horretarako funtsezkoa da lehendabizi irakasleria prestatzea.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleei egindako elkarrizketa.

Irakasleak

  • Julen Irazoki Oteiza

    Ingeniaritza Informatikoan lizentziatua, gaur egun Iametzako programatzailea eta bere denbora librean musikaria.

  • Asier Iturralde Sarasola

    Kimika Zientzietan lizentziatua eta Software Librean Unibertsitate Espezialista, gaur egun Iametzako programatzailea.

Helburuak

  • Etorkizuneko belaunaldiak gaitasun zientifiko-teknologikoetan prestatu ahal izateko, irakasleei oinarri teoriko-praktikoak eskaintzea.
  • Irakasleak STEM eskuduntzen irakaskuntzan autonomoak izatea.
  • Irakasleen sormen-gaitasuna lantzea, ikasgelan STEM proiektu desberdinak irudikatu eta praktikan jar ditzaten.

Edukiak

  • Merkatuan dauden hardware (arduino, raspberry pi, makey makey, lilypad…) eta programatzen ikasteko software soluzioak ezagutu (snap4arduino, scratch, mblock…).
    • Bakoitzaren abantailak eta desabantailak ezagutu.
    • Hezkuntza proiektuetarako bakoitzaren aukerak aztertu.
  • STEM proiektu desberdinak garatzeko oinarrizko kontzeptu teoriko-praktikoak.
    • Edukiak egokiago barneratzeko ariketa praktikoak tartekatuko dira.
  • Arduino erabilita, egitasmo erreal baten aplikazioa erakutsiko da.
  • Hasieran erakutsitako hardware eta software aukeretan oinarrituta, ikasgelan landu daitezkeen egitasmo posibleak elkarrekin irudikatu eta ikasgelako esperientziak partekatuko dira.

Metodologia

Metodologia aktiboa izango da, edukiak modu praktikoan eta teorikoan landuko dira, jarduera praktikoek nagusitasuna izango duten arren. Ikasleen parte hartzea etengabe bultzatuko da, hau da, norberaren iritziak, ekarpenak, zalantzak, hausnarketak eta bizipenak gainontzeko ikasleekin partekatzeko aukera izango da,taldeari modu eraikitzailean eraginez. Ikastaroko jarduerei dagokionez, dinamika ezberdinak jorratuko dira, batzuk, kasu praktikoak izango dira, beste batzuk, talde lanean burutzekoak, besteak, hausnartzekoak eta abar. Aldi berean, gure helburua ikastaroan zehar landutako edukiak martxan jartzea izango da eta, horretarako, partaide bakoitzari bere eguneroko errealitatean aurrera eramateko, ordu kopuru zehatzeko lanketa bat burutzea proposatuko diogu. Hau da, ikastaroa borobiltzeko, norbanako bakoitzak proiektu bat diseinatu eta ikaskideekin partekatu beharko du, elkarren arteko esperientzietatik ikasteko batetik, eta material gehigarria izateko bestetik. Hau guztia gauzatu ahal izateko, ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.

Nori zuzendua

Lehen Hezkuntzako eta DBHko irakasleei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
  • Talde mugatua: gehienez, 14 pertsona.
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.

Oharrak

Ikastaroan erabiliko den materialaren (Arduino UNO bateragarria, USB A-B ar-ar kablea eta Kuggis kaxa) kostua matrikula prezioan sartuta dago eta  norberarentzako izango da ikastaroa amaitutakoan.

Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2020ko urtarrilaren 24an Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 2068348009.