Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika (software mailan)
Jakina da teknologiaren garapenak hainbat arlotan izan duen eragina: industrian, komunikabideetan, harreman pertsonaletan... Teknologia digitalak hezkuntzan duen eragina bor-bor dagoen eztabaida da. Ikastaro honetan, eztabaida horretan argia jartzen saiatzeko ekarpen teorikoak bilduko ditugu, eta ekarpen horiek ikasleei, irakasleei eta hezkuntza-zentroei nola eragiten dieten ikusi. Horrela, XXI. mendeko eskolak hartu beharreko konpromisoei buruz aritu nahi dugu, eztabaidari ekarpen eraikitzaile bat egiteko asmoz.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.
Ikastaroa online izango da, nagusiki. Aurrez aurreko saio bi izango ditu:
Saio horiek UEUren Ikastetxe Nagusian izango dira (Otaola hiribidea, 1. Eibar).
Lehen hezkuntzako irakaslea. IKT on hezkuntza-aholkuraritzako aholkulari pedagogikoa.
Hezkuntzan eta Komunikazioan doktorea. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria. UEUko kidea.
Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, saio presentziala eta online irakaskuntza konbinatuko dira. Ikastaroa online bideratuko da tutore pertsonalarekin. Beraz, teknologia berrietan eta Interneten oinarritutako ikasteko modu bat erabiliko da.
Ikastaroa emateko, Moodle (http://moodle.org/) motako irakaskuntza kudeatzeko sistema edo plataforma erabiliko da. Moodle, GPL lizentzian (Lizentzia Publiko Orokorra) oinarritutako ikasketarako kudeaketa-sistema da. Plataforma horren bitartez, ikasleek ikastaroko eduki eta jarduera guztiak eskura dituzte eta komunikatzeko bestelako tresnak ere (foroak, adibidez). Tresna horiek ikasleen arteko elkarrekintza, eta ikasleen eta irakaslearen arteko komunikazioa errazten dute.
Eduki teorikoak oinarri hartuta, hausnarketa bideratzeko dinamika praktikoak eta parte-hartzea bultzatuko dira. Hori guztia kontuan hartuta, ikasleek ikastetxe batean digitalizazio pedagogikoa martxan jartzeko prozesua diseinatu beharko dute.
Hezkuntza munduko profesionalei zuzendutako ikastaroa da. Honako profilak aurreikusten dira:
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak homologatzeko eskaera bideratuta, erantzunaren zain.