Ikastaroak :: Itzulpengintza

Wordfast 5 - Hastapenak (2)

  • Hasiera-data: 2010(e)ko apirilaren 28a
  • Amaiera-data: 2010(e)ko maiatzaren 12a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Astean zehar. 16:00 - 19:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko martxoaren 3a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko apirilaren 28a

Ikastaro hau bete egin da. Ikastaroan interesa izanez gero, matrikula-orria bete baina ez egin matrikularen diru-sarrerarik. 

Ikastaroa asteazkenetan izango da.

Azken urteetan ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresnak ezinbestekoak bihurtu dira itzultzaileentzat. Wordfast programarekin egindako lana berrerabili eta denborari etekin handiagoa ateratzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Ikastaro hau egin ondoren, erabiltzaileek programak dituen aukera nagusiak ondo ezagutuko dituzte.

Irakaslea

  • Elena Garcia Berasategi

    Pasaiako Portu Agintaritzako Kalitate Sistemen eta Hizkuntza Kudeaketaren Teknikaria eta hizkuntza-teknologietan aditua.

Helburuak

  • Wordfast programaren aurkezpen zabala egitea.
  • Erabiltzaileek eguneroko lanean Wordfast erabiltzeko gaitasuna lortzea.
  • Tresnaren ikuspegi globala lortzea.

Edukiak

  • Wordfasten aurkezpena: OLI tresna zer den, nondik lortu, lizentziak...
  • Itzulpen-memorien sorrera eta antolaketa.
  • Programaren funtzio nagusiak: tresna-barraren botoien aurkezpena.

Metodologia

Ikastaroa ordenagailu gela batean izango da, eta ikasle guztiak praktikak egingo dituzte, azalpenak eman ahala.

Nori zuzendua

Eguneroko lanean itzulpenak egitea egokitzen zaion edozein profesionali edota Wordfast ezagutzen ez duten itzultzaileei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikularen diru-sarrera egin Kutxaren kontu honetan: 2101 0035 19 0006884928
  • Ordainagirian zure izen-abizenak eta honako kodea adierazi: W5H2010
  • Ordainketa egin duzun frogagiriaren kopia bat honako helbidera bidali: UEU, Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar. Posta elektronikoz markeskoa@ueu.org edo faxez 943820616 ere bidal dezakezu.
  • Matrikularen onarpena: Frogagiria jasotakoan, matrikula onartuta dagoela jakinaraziko da posta elektronikoz eta data hori hartuko da oinarritzat onartuen zerrenda zehazteko.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila

  • Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua