Ikastaroak :: Pedagogia, Psikologia
Ikastaroaren datak: apirilak 13, 20, 27 eta maiatzak 4 (astearteak).
Zure egunerokotasunean, (langile, guraso, ikasle bezala...) gatazka bat baino gehiagorekin topo egitera ohituta zaude. Ikastaro honen bidez, gatazka hauei erantzun egokia emateko tresnak ikasiko dituzu. Haserrea kontrolatu, modu asertibo batez jokatu, bitartekaritzako pausu nagusiak ezagutu... Honetaz gain, inguruko norbaitek (semea, alaba, laguna...) eskolan jazarpena jasaten duen jakiteko gakoak emanen ditugu, baita konponbidea bilatzeko hasierako urratsak ere. Azkenik, teknologia berrien aurrean, zyberbullyinga urreikusteko eta segurtasuna bermatzeko gomendioak luzatuko dira.
Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta Bizikidetza Batzordearen arduraduna Berako Toki-Ona institutuan. UEUkidea da.
Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta Bizikidetza Batzordearen arduraduna Berako Toki-Ona Institutuan
Azalpen teorikoak, power-pointak, bideoak. Ikasleek taldeka landuko dute zenbait aspektu. E-mailez helaraziko dizkigute beraien esperientziak. Kasuren baten analisia. Ikasleak taldeka entrenatuko dira bai elkarrizketetan baita bitartekotzan ere.
Gatazkak modu eraikitzailean tratatzeko interesa duen edonori.