Ikastaroak :: Komunikazio zientziak, Internet
Ikastaroa on-line izango da.
Aurrez aurreko saio bakarra izango du ikastaroaren hasiera-egunean: maiatzaren 6an (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).
Une oro online egotearen beharra ez da garaiko moda bat. Internet ezinbesteko tresna bilakatu da eta gure bizitzako ia alderdi guztietako parte da: kultura, komunikazioa, ekonomia, lan-esparrua eta banakako zein taldeko ohiturak. Gaur egungo jendartea hiperkonektatuta bizi da.
Zalantzarik gabe Internet abantaila ugariren iturria da, baina baita egoera gatazkatsuena ere. Asko dira, munduko sarerik handienaren erabilera desegokiaren ondorio gisa jasan ditzakegun esperientzia negatiboak edota arriskuak.
Adingabeen kasuan, Interneteko aroan jaio dira eta konektatuta dauden gailuak modu intuitiboan eta erraz erabiltzen ohi dituzte. Edonola ere, sarean ematen diren egoera arriskutsuen aurrean erantzuteko heldutasun eta irizpide falta dute.
Horregatik, funtsezkoa da familiek adingabeen errealitate digitala ezagutzea eta arriskuen prebentziorako bitartekaritza-estrategiak barneratzea. Familia adingabeen konektibitate segurua bermatzeko gakoa da.Erabilera segurua bermatzeko estrategiak garatzeko gidalerroak eskaintzea.
Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea, Psikodidaktikan masterra eta Haur Hezkuntzan graduatua, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHUn). Tesiaren izenburua: Adin txikikoen Interneten erabilera-ohiturei eta arriskuei buruzko kasu azterketa bat. Pertzepziotik kontzientzia piztera.
Egun, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle atxikia, Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean. Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaia ematen ohi du eta IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan eta Humanitate Digitalak: aukera berriak ikertzen on-line graduondokoan parte hartzen du. Udako Euskal Unibertsitateko (UEUko) kide eta Pedagogia sailburu. IkHezi ikertaldeko kide. Bere lan-ildo nagusiak teknologia hezigarria, segurtasuna, Ikaskuntza-Zerbitzua eta generoa dira.
Aurrez aurreko saioa: aurkezpena (2 ordu):
1. gaia: Jendarte digitala, jendarte hiperkonektatua (3.33 ordu):
2. gaia: adingabeen online arriskuak eta nortasun digitala (3.33 ordu):
3. gaia: eskola eta familia, babes-tresnak (3.33 ordu)
Ikastaroak online izaera izango du eta modu parte-hartzailean bideratuko da. Gaiak lantzeko hausnarketa kritikoa garatzea helburu duten praktika kolaboratiboak proposatuko dira eta oinarri kontzeptualak sakontzeko ikus-entzunezko materialak, ahozko azalpenak eta adibide zehatzak eskainiko dira. Beraz, ikasleen parte-hartze erreflexiboa izango da saioen funtsa.
8 eta 14 urte bitarteko umeen irakasle eta gurasoei.
Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2019ko urtarrilaren 25ean Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 1968348005.