Ikastaroak :: Diseinua, Hezkuntza
Ikastaroa on-line izango da.
Aurrez aurreko saio bakarra izango du ikastaroaren hasiera-egunean: otsailaren 20an (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).
Lehen Hezkuntzako espazioen diseinuko ikastaro honek, hausnarketan hasteko edo jarraitzeko aukera emango digu. Gure aurrezagutza eta praktika izango da abiapuntu, ondoren hausnarketa eta lanketaz baliatuz, hezkuntza-espazioaren diseinua egingo dugu.
Hausnarketa izango da oinarri eta hiru ardatz izango dira nagusi ikastaro honetan: heldua eredu bezala, haurrak eta haien ezaugarriak, eta espazioen diseinua.
Horrez gain, genero-ikuspegia landuko da.
Magisteritzan diplomatua eta pedagogian lizentziatua da. Eskola eta metodologia “alternatiboan” aritua, guia Montessori titulua lehen hezkuntzan eta hezkuntza sistema eraldatzailearen aldekoa.
Ikastaroa on-line izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da.
Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da.
Ikastaroaren hasierako fasean hausnarketan sartuko ginateke: haurrarekiko begirada eta ezaugarriak, haurraren kontzeptua historian zehar, pedagogo desberdinen ezagupena… Testuingurua ezagutuz gure haur-begirada sortuko dugu.
Bigarren fasean, gure praktika eta gu eredutzat hartuta, geure buruaz hausnartuko dugu, ikastaroaren gaiarekin erlazionaturiko oinarrizko kontzeptuak landuko dira eta gure praktika kontzienteagoa bihurtzen saiatuko gara.
Hirugarren fasean, gaiarekin loturiko oinarrizko kontzeptuak landu eta gure espazioaz hausnartuko dugu, deskribatu, hausnartu…
Laugarren fasean, espazioaren diseinua burutu eta hausnarketak ikastaroak adostutako gune digital batean jasoko dira aurrera begirako elkarlana bultzatzeko. Aukera egonez gero, espazioaren diseinu berria praktikara eramango da.
Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.
Azkenik proiektu batean lan egingo dute, espazioaren diseinuan. Astez aste jasotako hausnarketak azken txostenean batuko dira.
Ikuskaritzako kideei, Lehen Hezkuntzako irakasleei.
Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2019ko urtarrilaren 25ean Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 1968348002.