Ikastaroak :: Hezkuntza
"Berdintasunaren bidean ahalduntzen" tailer zikloaren hirugarren tailerra da.
Euskarak sexismorik ez duelako ustea zabaldua da; egia da ondoan ditugun hizkuntzak baino zama arinagoa duela, baina maiz erabilera sexista egiten dugu, batere konturatu gabe.
Tailer honen bidez, erabilera horren gaineko hausnarketa eginen dugu eta aukera inklusiboak landu.
Aurkezpen bideoa hemen
Ikastaroaren inguruko elkarrizketa: unibertsiateta.net
Euskara teknikaria Euskarabidean; Foru Administrazioetako langileen euskalduntze eta trebakuntzan aritua joan deneko 30 urte hauetan. Ikastaro teknikoak sortu eta ematen ditu, laneko eginkizunak ardatz hartuta; hala sortu zen “Euskara ez sexista”.
Edukiak aurkeztuko dira, adibide baten bidez; ondoren, taldean aztertuko dira arrazoiak, ondorioak eta irtenbideak.
Praktikoa izanen da, batik bat.
Gaian interesa duen orori.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
17:30-19:30 |
Euskara ez sexista |
|
Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
Diru-laguntzen informazioa.