Ikastaroak :: Ongizatea, Psikologia
Ikastaroaren datak: otsailak 16 eta 23 (larunbatak)
Munduko erosotasun guztiak eskura izanik, nola daiteke hainbeste kostatzea zoriontsuak izatea? Eta zorion egoera lortu ondoren zer egin nezake mantentzeko?
Zenbatekoa da norbere ardura prozesu honetan?
Familia hau kasualitatez ala kausalitatez aukeratu dut?
Honelako galderak badarabilzkizu, ikastaro hau zuretzako da.
Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketa honetan.
Musikeneko eta Hernaniko Musika Eskolako perkusio-irakaslea. Entrenamendu Mentalean aditua. UEUkidea.
Erabat taldera egokituta, erlajazioaren billa, barrua lantzeko hainbat errekurtso konpartituko dira. Behar denean azalpen teorikoak emanaz eta ariketa praktikoak eginaz.
Bizitza kalitatearen ardura hartu eta norberaz disfrutatu nahi duen horri. Egunerokotasunaren altxorraz ohartu nahi duen horri.
Talde mugatua (gehienez 20 lagun).
Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
Diru-laguntzen informazioa.