Ikastaroak :: Lana
Ikastaroaren datak: martxoaren 23 eta 30.
IKTak gaur egungo oinarrizko lan-tresna dira eta gure eguneroko zereginak kudeatzeko laguntza ezin hobea. Baina benetan ezagutzen ditugu teknologiak eskaintzen dizkigun aukera guztiak? Posiblea da produktibitatea hobetzeko metodoen oinarriak baliabide digitalen bidez praktikan jartzea? Nola erabili ditzakegu zenbait tresna gure denbora hobeto kudeatzeko? Nola bideratu dezakegu taldeko koordinazio egokia? Zeintzuk dira posta elektronikoa ondo antolatzeko irizpideak?
Ikastaroan egunerokotasuneko banakako zein taldeko zereginak antolatzeko metodo ezagunenen helburuak eta ezaugarri nagusiak aztertuko dira, ondoren maila teorikoko antolaketa-prozedurak praktikan jartzeko. Horretarako, eskura ditugun zenbait tresna digital eta horien aukerak arakatuko dira. Horrela, pixkanaka, produktibitatearen gakoak barneratzea lortuko da, “ez utzi biharko gaur egin dezakezuna” atsotitza aplikatzen hasteko eta aurrerantzean denbora ondo aprobetxatzeko.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.
Haur Hezkuntzan graduatua, Psikodidaktikan masterra eta doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHUn). Tesiaren izenburua: Adin txikikoen Interneten erabilera-ohiturei eta arriskuei buruzko kasu azterketa bat. Pertzepziotik kontzientzia piztera.
Egun, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle, Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean. Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaia ematen ohi du eta IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan on-line graduondokoan parte hartzen du. Udako Euskal Unibertsitateko (UEUko) kide eta Pedagogia sailburu. IkHezi ikertaldeko kide.
Ikastaroa guztiontzat aberasgarria izateko, garrantzitsua da parte-hartzaileen eguneroko zereginen ezaugarri nagusiak ezagutzea. Horregatik, ikastaroa hasi aurretik galdetegi txiki bat bete beharko du parte-hartzaile bakoitzak.
Ikastaroa aurrez aurreko izaera izango du eta momentu oro teoria zein praktika bateratuko ditu. Horretarako, oinarri kontzeptualak ikus-entzunezko materialen, ahozko azalpen eta adibide zehatzez landuko dira eta gailu digitaletan egin beharreko praktikak proposatuko dira.
Beraz, ikasleen parte-hartzea zein praktika izango dira saioen funtsa.
Zereginak ondo antolatu, taldeko koordinazioa bermatu eta, horrela, denbora hobeto aprobetxatu nahi duen edonori.
Ikastaroaren izaera praktikoa dela eta, ordenagailuak, Internet eta WIFI konexioa beharko dira. Bi aukera egongo dira: UEUko ordenagailuak erabili edo nork bere ordenagailu eramangarria eramatea eta erabiltzea.
Praktika gehienak nabigatzailearen bidez egingo dira (instalaziorik gabe). Derrigorrezkoa izan ez arren, Firefox hobetsiko da, baina Chrome ere baliagarria da.
Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2019ko urtarrilaren 25ean Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 1968348006.