Ikastaroak :: Hezkuntza
Ikastaroaren datak: martxoak 23 eta 30 (larunbatak)
Ikas komunitate bat sortzeko beharrezkoa dena agertuko da. Euskal Herrian dauden esperientzia ezberdinak ezagutu eta bakoitzaren zentrora gehien gerturatzen den eredua identifikatzeko. Ikas komunitate bat sortzeko jarraitu beharreko pausuak aurkeztuko dira. Komunitatea sortu aurretik ordea, bide horren alde apustu egiteko kontzientziazio lan bat egin behar da. Honetarako, ikasketa dialogikoaren bitartez komunitatea inflexio puntu batera eraman daiteke ondorengo bidea samurragoa izateko.
Ikastaroaren inguruko elkarrizketa: unibertsiateta.net
Psikologian lizentziatua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, LanbideHeziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzaren Masterra Hezkuntza Orientazioko espezialitatean.
Lehendabizi, aipaturiko bi gaiak aurkeztuko dira.
Ondoren talde txikitan banatuta aurkezturiko ereduek bakoitzaren zentroarekin dituen antzekotasunak eta ezberdintasunak identifikatuko dituzte gehien gerturatzen dena zein den begiztatuz.
Jarraian, ikas komunitatea sortzeko egin beharreko pausuak zeintzuk diren aurkeztuko dira. Gero, talde txikitan banatuta, bide lerro hau jarraitzeko dituzten zailtasun eta abaguneez hausnartuko dute.
Azkenik, ikasketa dialogikoen teknikak aurkeztuko dira, hauen hausnarketa egingo da talde txikietan, lehen aipaturiko zailtasunei aurre egiteko baliagarrienak aukeratuz.
Ikas komunitate bat sortu nahi duen edo hau nola sortu daitekeen jakin nahi duen ororentzat.
Talde mugatua (gehienez 20 lagun).
Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 948 362563, nafarroa@ueu.eus, (Edurne).
Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
Diru-laguntzen informazioa.