Ikastaroak :: Kazetaritza, Komunikabideak, Komunikazioa
Ikastaroaren datak: azaroaren 16 eta 23. Ordutegia: 8:30/15:00.
Ikastaroa barik Euskarazko komunikazioaren ekosisteman parte hartzen duten komunikabideei erreparatzeko mintegi esploratzailea planteatzen da. Antolatzaileek Hekimen elkarteko komunikabideen kontsumo eta erabileraren inguruko datu-corpusa (edo dataseta) aurkeztu eta zenbait metodologia eta teknika proposatuko dituzte, parte-hartzaileek haien interes eta lehentasunen arabera hurbilketa diziplinartekoak gauzatzeko elkarlaneko giroan.
BERRIAko infografista.
Geodesia eta Kartografian goi-mailako ingeniaria. Gaindegia, GIS teknikaria.
unibertsitatea.net atarian dituzue irakasleari egindako elkarrizketak. Elkarrizketa 1 (2016), Elkarrizketa 2 (2017)
Industria ingeniaria. Internet eta teknologia berrietan aditua. Codesyntax-eko kidea.
Euskal Wikilarien Kultura Elkartea (EWKE)
Aisia eta Giza Potentzialean doktorea. Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko ikertzaile elkartua. UEUko Komunikazio sailburua.
Twitter: @txerren
Behategia proiektuko koordinatzailea. Kazetaritzan lizentziatua eta masterduna.
Azaroak 16, ostirala.
08:30 - 09:00: Ongi-etorria, ikastaroaren nondik norakoak eta aurkezpenak.
09:00 - 10:00: Euskarazko komunikazioa: zenbat eta nor gara? (Euskal Hedabideen Behategia - Libe Mimenza).
10:00 - 11:30: Komunikabideak eta Wikidata (Euskal Wikilarien Kultura Elkartea - Galder Gonzalez).
11:30 - 12:00: Kafe-etena.
12:00 - 15:00: Audientzia digitalekin jolasean (Codesyntax - Josu Azpillaga).
Azaroak 23, ostirala.
08:30 - 10:30: Datu-meatzaritzatik datu-bisualizaziora: mapak egiteko tailerra (Gaindegia).
10:30 - 11:30: Komunikabideak eta Wikidata (Euskal Wikilarien Kultura Elkartea - Galder Gonzalez).
11:30 - 12:00: Kafe-etena.
12:00 - 14:00: Informazioa infografia bidez (Joxean Apeztegia - BERRIAko infografista).
14:00 - 15:00: Ondorioak eta amaiera.
Data Sprinta parte-hartzaileek eurek sortu eta zuzenduko dituzten lantaldeen jardunean oinarritzen da. Taldeek erabakitako hurbilketak aurrera eramateko hurbilketa kuantitatibo eta kualitatiboak eta informazioa grafikoki eta digitalki adierazteko teknikak lantzea aurreikusten da.
Mintegia euskal komunikabideen eta haien jardunaren inguruan eta/edo komunikazioaren ikerketa-teknika eta metodoetan interesa duen edonori zuzentzen zaion arren, bereziki interesgarria izan daiteke euskarazko komunikabideen sektoreko profesional, komunikazioaren eta kazetaritzaren arloko ikertzaile eta herrigintza eta euskalgintzako eragileentzat.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1868348024.