Ikastaroak :: Argazkigintza
Ikastaroaren datak: irailak 29, urriak 6, 20, 27, azaroak 10 eta 17 (larunbatak).
Jende gehienak gogoko du bere buruaz hitz egitea. Ikastaro honen helburua da gogo hori sormenerantz bideratzea.
Kontakizun pertsonala egiteko tresna nagusia argazkia izango da. Hala ere, ez dugu baztertuko hitzaren gaitasuna eta balioa norberaren erretratua egiteko.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.
Argazkilaria. Itzal handiko argazkilariak izan ditu irakasle eta hainbat liburu argitaratu ditu.
Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da. Dena den, ordurik gehienak ikasleen lan praktikoari eskainiko dizkiogu.
Eduki teorikoak taldeari azaldu ondoren, ikasle bakoitza bere burua eta bere mundua aztertzen saiatuko da. Horretako bidea eta horren emaitza, lan pertsonala izango da. Prozesuan hainbat zuzenketa egingo ditugu.
Argazkilariei eta argazkizaleei zuzendua. Aldez aurretik oinarrizko ikastaroren bat eginda izatea oso komenigarria da. Dena dela, nahikoa da ikasleak bere kamera erabiltzen jakitea.
Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
Diru-laguntzen informazioa.
Argazki-kamera digitala izatea ezinbestekoa da.