Ikastaroak :: Hezkuntza
Ikastaroaren datak: azaroak 14, 21, 28 eta abenduaren 5 (asteazkenak).
PISA azterketa OCDEk nazioartean bultzatzen duen ebaluazio-proba da. 15 urteko ikasleei egiten zaie (DBHko 4. mailakoak) eta hiru alderdi ebaluatzen ditu: gaitasun zientifikoa, gaitasun matematikoa eta irakurtzeko gaitasuna.
Aurten berriz ere egin da azterketa, apiril eta maiatzean zehar, nahiz eta, emaitzak 2019ra arte ez diren argitara emango. 2018an irakurtzeko gaitasunaren ebaluazioa izan da arretagune nagusia eta beraz, azterketaren item asko irakurmenari begira diseinatu dira.
Ikastaro honetan PISA azterketako 2018ko irakurketa-markoa eta haren osagaiak aztertzen saiatuko gara, gero horiek landu ahal izateko ikas-jardueren analisian eta diseinuan trebatzeko.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.
Euskal Filologian lizentziatua eta une honetan Santurtziko Udaleko prestakuntza-teknikaria. Euskara ikasteko materialen idazlea. Irakasleen prestatzailea didaktika eta hezkuntzarako teknologia-ikastaroetan. e-learning aholkularia. UEUkidea.
Ikastaroan zehar ikasleek sortu beharreko azken produktu bati begira arituko gara, ikasi izanaren ebidentziak eskuratu eta ebaluatu ahal izateko. Azken produktu hori irakurmena lantzeko ikas-jardueren biltegi bat izango da, horretarako Moodle ikastaro batez baliatuta.
Ikasleen arteko elkarlana, analisia, praktika, hausnarketa eta ebaluazioa bultzatuko dira bereziki.
Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleei.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua izateko eskaera aurkeztu da. Ebazpenaren zain.