Ikastaroak :: Literatura, Antropologia
Ikastaroaren datak: azaroaren 23 eta 24 (ostirala-larunbata).
Ikastaro honek literatura-ikertzaileak, literatura-irakasleak, literatura-eragileak edo literaturazaleak Literatur Kritikaren esparru jakin batera hurbiltzea du helburu: egiletasunaren inguruko teoriak. Hain zuzen ere, Literatur Kritika Feministaren ekarpenak gogoan izanda hurbilduko gara egiletasunaren inguruko teorietara eta kritika-lerroetara. Bide horretan, hiru zutabe nagusi izango ditu ikastaroak:
Lehenik, egiletasunaren inguruko teoriak eta joerak aurkeztuko dira, betiere Literatur Teoria Feministaren ekarpenak gogoan izanda.
Bigarrenik, euskal literatur esparruko egiletasunak aztertuko dira: batetik, ikertzaile batzuek egiletasun zenbait aztertuko dituzte; eta bestetik, irakurketa-tailerrak egingo dira, egiletasunaren kritika egiteko parte-hartzaileon artean.
Hirugarrenik, idazleen esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu, haien lekukotzak entzunez.
unibertsitatea.net atarian duzu ikastaro arduradunei egindako elkarrizketa.
Kazetaritzan lizentziatua. Idazlea eta bertsolaria.
Literatur kritikaria, UPV/EHUko irakaslea eta UEUko kidea da. Euskal Filologian doktoratu zen 2013an eta euskal literatura garaikideari buruzko hainbat lan plazaratu ditu. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean dihardu irakasle.
Idazlea eta itzultzailea. Langabea.
UEUko Literatura saileko sailburua. Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko irakaslea. Aldizkari eta egunkarietako kolaboratzailea.
Literaturan doktorea. UPV/EHUko irakaslea. Idazlea.
UEUko literatura saileko sailburua. Magisteritzan diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua da. 1936ko Gerra eta euskal nobelari buruzko tesia idatzi du. Argia aldizkariko liburu kritika egin izan du eta EHUko Donostiako Hezkuntza, Antropologia eta Filosofia fakultateko irakaslea eta ikertzailea da.
Egiletasunaren inguruko teorietan sakontzeko, honako hiru gaitasun hauetan trebatzea du helburu ikastaroak:
Azaroak 23
17:00-18:15 Egilearen gorputik gorputzera. Ohar teoriko batzuk egiletasunaren inguruan. Ibon Egaña.
18:15-18:30 Atsedena.
18:30-20:00 Testu-lantegia (I): egiletasunaren eszenaratzeak. Iratxe Retolaza.
Azaroak 24
9:00-10:00 Egiletasunaren (h)atzean: memoriaren golgota eta Golgotaren memoria. Amaia Serrano.
10:00-11:00 Emakumezko idazleen gorputza literatur sistemaren joko-zelaian. Eider Rodriguez.
11:00-11:15 Atsedena.
11:15-12:00 Testu-lantegia (II): egiletasunaren eszenaratzeak. Iratxe Retolaza.
12:00-13:30 Egiletasunaren esperientziak: mahai-ingurua.
13:30-14:00 Amaiera hitzaldia: Idazlea vs Testu langilea. Gauza bera dira? Harkaitz Cano.
Hiru saio mota egongo dira ikastaro honetan: batetik, egiletasunaren inguruko teoriez jabetuko gara, betiere adibide jakin batzuk oinarritzat hartuz; bestetik, euskal literatur esparruko hainbat kasu zehatz aztertuko ditugu Literatura Kritika Feministaren argitan. Azkenik, idazle zenbaiten esperientzien berri izango dugu.
Literaturazale oro, literatura-irakasleak, literatura-ikertzaileak, ikertzaile feministak, kultur eragileak.
Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, markeskoa@ueu.eus, (Mari Karmen).
Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
Diru-laguntzen informazioa.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1868348033.