Ikastaroak :: Hezkuntza, Informatika
Ikastaroa on-line izango da.
Aurrez aurreko saio bakarra izango du ikastaroaren hasiera-egunean: urriaren 9an (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).
Moodle ikasgela birtualak sortzeko web plataforma hedatuena izan arren, irakasle askok soilik eduki-biltegi moduan erabiltzen dute. Moodle-ren potentzial handiena bere jarduera-moduluetan dago, horietako asko ez-estandarrak izanik.
Ikastaroaren helburu nagusia, Moodle-ren oinarrizko erabileratik haratago joanda, ikasleak motibatzeko hainbat tresna erabilerraz ezagutu eta praktikan jartzea da. Horretarako, ikastaroan zehar parte-hartzaileek taldeka beren jarduera-esparruko ikasgaiak eraikiko dituzte. Ikastaro horien ardatza gamifikazioa eta ikasleen motibazioa izango da.
Ikastaroa zeharo praktikoa izango da. Ikasleen ikas-prozesu autonomoa bultzatu nahi da eta, horretarako, nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.
Donostiako Axular Lizeoko Filosofiako irakaslea eta IKTetan aditua.
Ikastaroa guztiz praktikoa izango da. Moodle-ren moduluen erabilera aztertu ahala, parte-hartzaileek praktikak egingo dituzte, on line ikastaro bat osatzeko saiakera eginez. Ikasleen ikas-prozesu autonomoa bultzatu nahi da eta horretarako nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu. Bestalde, foroak ezinbesteko tresna izango dira taldean ezagutza eraikitzeko.
Ikasleek berek taldeka diseinatutako ikastaroak eraiki beharko dituzte, ikasitakoa oinarri gisa hartuz eta beren ikasleekin aplikatzeko helburua izanez.
Aipatzekoa da lehenengo saioa presentziala izango dela. Lehenengo saio horretan, Moodle-ren gamifikazioaren ereduak erakusteaz gain, ikastaroaren oinarriak eta nondik norako nagusiak azalduko dira. Hortik aurrera, ikastaroa on line izango da.
Moodle-ren oinarrizko ezaguera duten etapa guztietako irakasleei.
Parte-hartzaileek gutxienez fitxategiak igotzen, ikasleentzat argitaratzen eta zeregina bezalako modulu sinpleak kudeatzen jakin beharko dute.
Ikastaroa on-line izango denez, ezinbestekoa da nork bere ordenagailua, posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro moduan homologatuta. Homologazio kodea: 1868348023.