Ikastaroak :: Hezkuntza, Sexologia
Ikastaroa, irailaren 25ean, urriaren 2an, 9an, 16an eta 23an eskainiko da.
Kattalingorri 2000. urtean Iruñean jaio zen elkartea da. Elkarte hau identitate eta orientazio sexualagatik gizartean ematen den diskriminazioarekin amaitzeko helburuarekin jaio zen, hala nola, LGTBI kolektiboari beharrezkoa duen laguntza, atentzioa eta infromazioa emango zion espazio bat sortzeko beharrarekin ere. Egun Kattalingune eta Harrotu zerbitzu publikoen kudeatzailea izateaz gain, aniztasuna balore bat bezala ulertuko duen gizarte bat sortzearen bidean, sexologia sustantiboa oinarri duen hainbat formakuntrza sortu ditu, LGTBI kontuak azaldu eta gizartaratzeko. Ikastaro honetan, sexu eta genero aniztasunaz mintzatuko gara, izateko, sentitzeko eta maitatzeko moduz desberdinaz. Modu berean, kolektiboak Nafarroan eta mundu mailan izan duen bilakaera azalduko da, egungo errealitatea ulertzeko, eta aniztasunaren betaurrekoez mundua ikusi ahal izateko.
Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketa honetan.
Irakasleak:
Kattalingorri elkarteko sexologo profesionalak.
Erika Salvatierra Urtasun. Sexologoa. Iruñeako LGTBI zentroan lan egiten du, bakarkako eta taldeko asesorian.
Goreti Etxepare Alberro. Sexologoa. Iruñeako LGTBI zentroan lan egiten du bakarkako eta taldeko asesorian.
Amaia Barrena Arana. Sexologoa. Nafarroako LGTBI zentroan lan egiten du, bakarkako asesorian.
Xabier Sanchez Goronaeta. Sexologoa. Nafarroako eta Iruñeako LGTBI zerbitzuetako koordinatzailea.
Gure metodologia, teoriko-praktikoa da. Sexologian oinarrituriko marko teorikoan barneratuz ikaslea, baina aldi berean bere kezkak entzun eta landuz.
Gaian interesa duen edonori, baina bereziki haur eta nerabeekin lan egiten duten pertsonei.
Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina Nafarroako Hezkuntza Graduko ikasleek izango dute lehentasuna.
Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, Hezkuntza graduko ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.
15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.
Ikastaro hau Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak homologatu du. Homologazio zenbakia: 253/2018ko maiatzak 25. Kreditu bat eskuratu ahal izango da.