Ikastaroak :: Hezkuntza, Psikologia
Izen-ematea: Azpeitiko Udaletxeko gizarte zerbitzuan (Plaza nagusia 5). E-postaz ere eman daiteke izena: ikastaroak@azpeitia.eus.
Izena emateko epea urriaren 13a arte zabalik.
Azpeitiako herritarrentzako matrikula: 18,00 euro.
Saio horiek BAIGERA I eraikinaren azkenengo pisuan, formazio gelan (Enparan kalea, 6. Azpeitia) izango dira.
Sormen-gaitasunaren garapena norbanakoan eta taldean.
Ikastaro honen oinarria gaitasun sortzaileari erreparatzea da. Sarritan, baliabide desberdinetara jotzen dugu gure erantzunak sortzaileagoak izan daitezen, hainbat metodologia, teknika, eta abar dauzkagu eskura jadanik etiketatuta dauden egoera konkretu batzuetan erantzun sortzailea izateko. Nire desioa norbanakoak bere sormen-gaitasuna esploratzea eta hura garatzeko garrantzitsuak diren baldintzen ikerketa, esperimentazioa ea praktika sustatzea dira. Lan indibiduala egiten hasiko gara, ondoren bakoitzaren sormen-sentsibilitate, sormen-estilo eta sormen- intentsitatea besteenarekin harremanetan jartzeko eta, harreman modu horietan atentzioa jarriz, komunikazio eta interakzio modu egokiak bilatzeko. Azkenik inguru fisikoari ere erreparatuko diogu.
Praktika artistiko eta esparru desberdinen artean bitartekari, ikerlari eta hezitzailea.
Ideia eta intentzioen aurkezpena eta partekatzea.
Esperimentazio indibiduala: hitzez partekatzen duguna gorputzera eraman eta ariketa performatiboen bidez sormen-prozesu indibiduala eta singularra sentitu eta aberastu.
Kontrastea. Desio diren bizipenak taldean partekatu.
Esperimentazio kolektiboa:hitzez partekatzen duguna gorputzera eraman eta ariketa performatiboen bidez sormen prozesu kolektiboa eta singularra sentitu eta aberastu.
Kontrastea.Desio diren bizipenak taldean partekatu.
Praktika: saio bakoitzaren ondoren bakoitzak bere prozesua esplora dezan praktikarako ariketak proposatuko dira.
Norberaren sormen-garapena zein besteena ikertu eta zaindu nahi duen edonori.
Azpeitiko Gizarte Zerbitzua (udaletxeko 2. solairua)
Telefonoa: 943 15 71 92
e-posta: ikastaroak@azpeitia.eus