Ikastaroak :: Argazkigintza, Diseinua
Ikastaro honetan argazki digitalaren edizioaren oinarrizko kontzeptuetan murgilduko gara, norberaren argazkiak hobetzeko gakoak eskuratuz.
Partaide bakoitzak bere ordenagailua ekarri beharko du, Photoshop CC programa instalatuta (edo ahal den bertsiorik berriena).
Argazkilaria eta diseinatzaile grafikoa.Argazkilaritza eta diseinu grafikoko munduan urteak darama, besteak beste, kartelak, txostenak, liburuxkak eta web-orrialdeak egiten.
www.esthergamito.com/ www.issuu.com/esthergamito
Argazkilaritza digitalaren edizioari lotutako zenbait oinarrizko kontzpetu teoriko eta teknika praktikoak:
Ikastaroa praktikaz landuko da. Irakasleak modu praktikoan azalpenak emango ditu eta, aldi berean, ikasleek euren ordenagailuetan adibideak landuko dituzte.
Gai bakoitzaren amaieran zalantzak argitzeko tarte bat egongo da dena argi gera dadin (10 ordu aurrez aurre).
Azkenik ikasleek lan bat egin beharko dute on-line, irakaslearen tutoretzapean (3 ordu).
Gaian interesa daukan edonori.