Ikastaroak :: Psikopedagogia
Ikastaroa maiatzaren 11ean, 16an, 23an eta 25ean eta 30ean izango da.
Ikastaroa BETE egin da. Izena eman eta itxaron zerrendan geratuko zara.
Gaur egun inork ez du zalantzan jartzen pertsona baten garapenean haurtzaroak duen garrantziaren handia. Bizitzaren lehen urteetan osatzen zaigu nortasuna edo izaera, eta orduko garaiaren kalitateak baldintzatzen du, hein handi batean, helduaren sendotasuna edo ahulezia. Ukaezina da, beraz, ume baten hazkuntza-prozesuaren ardura esku artean duenaren erantzukizun soziala; eta ezinbestekoa, hortaz, gizarte gero eta heldugabe eta zoritxarrekoago honetan, etorkizuneko gizartea osatuko duten oraingo haurren hazkuntza-sistemari buruzko hausnarketa eta eztabaidari arduraz heltzea. Gizarte bakoitzean indarrean dagoen hazkuntza-sistema ez baita ulertzen ahal gizarte hori kudeatzen duen sistemak beharrezko dituen interesetatik kanpora. Gizarte/sistema bakoitzak, bera kolokan jarriko ez duten pertsonak behar baititu eta “horrelako gizakiak” ematen dituen hazkuntza-sistema sustatuko baitu.
Umeen aurreko gure jarrera behin ere neutroa edo aseptikoa ez dela-eta, ezinbestekoa da umeekin lanean edo harremanean dauden profesionalek zein gurasoek ongi ezagutzea zein den haur bat pertsona izatera daraman bidearen nondik norakoa, horren jakitun, arduraz, erabaki dezan zer helburu eta irizpideren arabera gidatzen duen bere kimuaren hazkuntza.
Ume baten hazkuntza arduratsua da dagokeen ekintzarik iraultzaileena.
Ikastaro honetan 0·3 adin-tarte funtsezkoaren gakoak eta une esanguratsuak aztertzen saiatuko gara.
Irakaslea, haur-prebentzioan eta heziketa librean aditua. UEUko kidea.
Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da. Teoriak izango du arlo handi bat, baina norberaren hausnarketa ahalbidetzeko teknika eta baliabideekin uztarturik. Edo esperientzian oinarritutako jarduerak proposatuko dira.
Interesa duen orori, baina Nafarroako Hezkuntza graduko ikasleek izango dute lehentasuna.
Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean eskainitako ikastaroa da.
Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Zuzendari Nagusiaren abuztuaren 2ko 364/2017 Ebazpenaren bidez irakasleen etengabeko prestakuntzaren barruan homologatutako jarduera. (1,5 kreditu)
Hemen Haur psikologiako ikastaroa dela eta Ane Ablanedori egindako elkarrizketa