Gradu eta graduondokoak :: Hizkuntzalaritza, Itzulpengintza, Erizaintza, Fisioterapia, Medikuntza, Osasuna, Psikiatria

Kudeaketa Linguistiko eta Kulturala Pazientean Zentraturiko Osasun Arretan

  • Hasiera-data: 2022(e)ko urriaren 19a
  • Amaiera-data: 2023(e)ko maiatzaren 2a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Online. 16:00-20:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 150.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko ekainaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko irailaren 23a

"Kudeaketa linguistiko eta kulturala pazientean zentraturiko osasun arretan" UPV/EHUko Espezialista Titulua da eta UEUren laguntzarekin eskaintzen da.

Osasun ­arreta herritarren oinarrizko eskubidea izateaz gain, pertsonen bizitzaren alderdirik intimo, erabakigarri eta garrantzitsuenei lotuta dago. Gizartearen bizitza ­kalitatearen eta ongizatearen funtsezko oinarrietako bat da. Graduondoko honek pazientearen hizkuntza eta kultura eta osasun ­jarduera uztartuko ditu. Graduondokoaren helburu nagusia kalitatezko osasun ­arreta emateko hizkuntza eta kultura kudeaketaren inguruko berariazko prestakuntza eskaintzea da, arreta berezia eskainiz euskarari.Graduondoko formazio honek Unibertsitateko Espezialista Titulua (30 ECTS) eskainiko die parte hartuko duten ikasleei. Era berean, egitura modularrari esker, modulu teorikoa bakarrik egin nahi dutenek Aditu Titulua (15 ECTS) lortuko dute, UPV/EHUren berezko ikasketen arloko titulu ofizial baten bermearekin.Euskal Herriko osasun sistemaren behar eta helburuei erantzun egokia emango dieten profesionalak prestatuko ditu. Ikasleek osasun­arretaren esparruan gaur egungo jardueraren paradigmak ezagutu eta praktika klinikoan aplikatzeko gaitasuna eskuratuko dute. Zehazki, osasun­jardueran hizkuntzak eta kulturak duten garrantziaz jabetuko dira, eta, aldi berean, ezagutzan oinarrituriko gaitasunak erdietsiko dituzte, euren ibilbide profesionalean jarduera egokiak bermatzeko.

 

Zuzendaritza eta antolaketa

  • Zuzendaria: Jon Zarate (UPV/EHUko Euskara erretoreordea)

Talde antolatzailea:

  • Jon Zarate (UPV/EHUko Euskara erretoreordea)
  • Izaskun Elezgarai (UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea eta UEUkidea)
  • Itziar San Martin (UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea)
  • Aitor Montes (Osakidetzako famili medikua)

Ezaugarri nagusiak:

  • 2022-2023 ikasturtean lehen edizio izango da baina aurretik gai berari loturik beste 2 edizio izan dira Aditu titulu bati loturik.
  • Lehen atala, eskolei loturik, urritik apirilera bitartean izango da, eta proiektua bigarren ikasturtean izango da.
  • Eskolak UEUren Ikasgela Birtualean izango dira.

Oinarrizko informazioa

 

Izena emateko HEMEN.

Informazio gehiagorako: (Ainhoa Latatu, a.latatu@ueu.eus, 943821426)

Helburuak

Graduondoko honen helburua, hauxe litzateke: osasun arloko profesionalak, ebidentzian oinarrituriko gaitasunak erdietsiz, osasun-arretan hizkuntzek eta kultur ohiturek dituzten garrantziaz jabetzea euren ibilbidean jarduera egokiak bermatzeko.

Arretaren normalizazioan aurrera egiteko gaiaren inguruan sustrai sendoak ezartzeko ezagutza zabaldu eta partekatu nahi da.

Edukiak

Kudeaketa Linguistiko eta Kulturala Pazientean Zentraturiko Osasun Arretan Unibertsitate Espezialista (30 ECTS) tituluak bi atal ditu:

  • Pazientean Zentraturiko Osasun Arreta: Hizkuntza eta Kultura (Unibertsitateko Aditua) (15 ECTS): 1. ikasturtea
  • Proiektua (15 ECTS): 2. ikasturtea (2023-2024)

Pazientean Zentraturiko Osasun Arreta: Hizkuntza eta Kultura (Unibertsitateko Aditua) (15 ECTS)

  • OINARRIAK
    • Osasun Jardueraren Paradigmak Praktika Klinikoan eta Asistentzialean
    • Osasun Arretaren eta Zainketaren Kalitatea: Hizkuntza Mugak
    • Nazioarteko Ereduak: Eskaintza Aktiboa eta Hizkuntzaren eta Kulturaren Garrantzia Osasun Arretan
    • Medikuaren Oinarrizko Gaitasun Profesionalak
    • Hizkuntza Aniztasuna
  • IKUSPEGI APLIKATUA
    • Hizkuntza Beharrak eta Eskaintza Aktiboa lehen mailako arretan
    • Pazienteak Hautemandako Emaitzen Neurketa
    • Zirkuitu Elebidunak Osasun Arreta Espezializatuan
    • Hizkuntzan Eragiten duten gaitzen Tratamendurako Irizpideak Ebidentzia Zientifikoan Oinarrituta
    • Kudeaketa Linguistikoa Adinekoen Egoitzetan
    • Saio Osagarriak
  • ZEHARKAKO GAIAK
    • Osasun Arloko Terminologia
    • Ikerketa Soziolinguistikorako Oinarriak
    • Galdetegien Baliozkotzea
    • Hizkuntza Harrera Planak
    • Euskara eta Genero Ikuspegia Osasun Arretan

Metodologia

Graduondokoa ONLINE izango da UEUren Ikasgela Birtualaren bitartez.

Modulu bakoitzean saio presentzial bat egongo da edukien jarraipen egokia ziurtatu eta edukiei lotutako esperientzia praktikoak ezagutzeko. Egoeraren arabera, saio presentzial hori ONLINE izango da, formato sinkronoan, edo egoerak bermatuta, aurrez aurrekoa.

Graduondokoan jorratutako edukiak lantzeko ikasleek AMAIERAKO PROIEKTUA bat garatu beharko dute ESPEZIALITSA titulua eskuratu nahiz izanez gero. Proiektua 2023-2024 ikasturtean gauzatuko da eta gaia ikasleak zehaztuko du eta horri lotutako tutorea esleituko zaio.

Nori zuzendua

  • Osasun-zerbitzuei hertsiki lotutako profesionalak: mediku, erizain, farmazialari, fisioterapeuta, psikologo ... .
  • Osasun arloan lan egiten duten beste esparru batzuetako profesionalak: zerbitzuburuak, teknikariak, administrariak... .
  • Gai honen inguruan sakondu nahi duten graduatu berriak, osasun arlokoak, zein hizkuntza edo soziologiaren arlokoak.

Matrikulaziorako argibideak

UPV/EHUren titulua izanik izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin beharko da, hemendik.

Izena emateko epea irailaren 23ra arte zabalik egongo da.

Gutxieneko ikasle kopurua gaindituta, matrikulazio epea zabalduko da irailaren bigarren hamabostaldian, hau ere UPV/EHUren bitartez.

Edozein zalantza argitzeko, edo prozeduran laguntzarik behar izanez gero, a.latatu@ueu.eus helbidera idatz dezakezu.

Oharrak

UPV/EHUren Berezko Titulua da eta beraz, UPV/EHUko eskaintzan sartzen da, unibertsitateari dagozkio tramite administratiboak (matrikulazioa eta graduondokoaren betekizunak).

 

UEUtik prozesu osoan laguntzen dugu eta zalantzarik baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan eta infomazio guztia helaraziko dizugu.

(Ainhoa Latatu, a.latatu@ueu.eus, 943821426)