Gradu eta graduondokoak :: Argazkigintza, Artea , Eskultura, Ikuskizunak, Marrazkigintza, Musika, Pintura, Zinema, Literatura, Antropologia, Bertsolaritza, Hezkuntza, Pedagogia, Soziologia, Dantza
(Ohar garrantzitsua: izen ematea UPV/EHUren web orrian egiten denez, web orri honen matrikulazio aukera soilik informazioa jasotzeko erabiliko da. Barkatu eragozpenak.)
Euskal kultur sorkuntzara hurbiltzeko ikuspegi kritiko jakin bat jorratuko da graduondoko honetan: Kultur Kritika Feministaren jardunean trebatuko dira ikasleak. Euskal kultur sorkuntzaren ikuspegi garaikidea eta askotarikoa jorratuko da graduondokoan. Bestetik, kultur logikak eta genero-logikak harremanetan jarri ahal izateko, hainbat esparrutako adierazpideetara hurbilduko gara (arte plastikoa, arte eszenikoak, bertsolaritza, literatura, musika, komikia, zinea). Nolanahi ere, euskal kultur sorkuntzaren ikuspegi garaikide hori eskaintzeko, ibilbide historikoari ere erreparatuko zaio, eta kultur esparru bakoitzaren bilakaeraren berri emango da, betiere genero-ikuspegia zehar-lerro gisa hartuta.
Kultur bitartekaritzan diharduten hiru eragile mota elikatzea izango du jomugan graduondokoak, eta hasierako ikasgai zein moduluetan elkarrekin arituko badira ere, azken moduluan, hautazkoan, berariazko prestakuntza jasoko dute: Ikerketa moduluan ikertzaileak edo kultur kritikariak trebatuko dira, esparru akademikoan Kultur Ikerketak eta Genero Ikerketak uztartzeko; Kudeaketa moduluan kultur teknikariak edo kultur kudeatzaileak trebatuko dira, Kultur Kudeaketan genero-ikuspegia zehar-lerro bilakatzeko aukerez jabetzeko; eta Irakaskuntza moduluan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleei zein formazio ez-arautuan dabiltzan hezitzaileei adin tarte horretako gazteak kultura ez sexistan hezteko baliabideak eskainiko zaizkie.
(Argazkia: doorkeepers, Pexels)
Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko Sail bik antolatuta: Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saila eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila.
Antolakuntza akademikoa:
Graduondokoak egitura modularra izango du, eta horrek bi unibertsitate-titulu ezberdin egituratzeko aukera ematen du:
Ezaugarri orokorrak:
Badugu informazio guztia biltzen duen txostena, hemen eskuratu dezakezu.
E USKAL KULTUR SORKUNTZA ETA KRITIKA FEMINISTA graduondokoak egitura modularra izango du.
Euskal Kultur Sorkuntza eta Kritika Feminista. Ikerketa, Irakaskuntza eta Kudeaketa Unibertsitate Espezialista Berezko Tituluak (30 ECTS) lau moduluz osaturik dago:
Gradua edo diplomatura duten eta kultur bitartekaritzaren edozein esparrutan (ikerketa, irakaskuntza, kazetaritza, kultur zerbitzuak, kultur politikak, politika feministak...) lan egingo duten mota askotako ikasleak onartuko dira, baita profesionalak ere.
UPV/EHUren titulua izanik izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin beharko da, hemendik.
UPV/EHUko prozedura izanik, bertako ikaslea ez bazara izan, prozedura berezia da eta guk lagundu ahal zaitugu bide hori egiten.
Halaber, edozein zalantza argitzeko, edo prozeduran laguntzarik behar izanez gero, a.latatu@ueu.eus helbidera idatz dezakezu.
MATRIKULAZIO - EGUTEGIA
MATRIKULA - ALDIA : ekainaren 26tik uztailaren 3ra arte.
IZENA EMATEKO DOKUMENTAZIOA
Izena ematean, honako dokumentazio hau igo behar du ikasleak GAUR aplikaziora:
UPV/EHUren Berezko Titulua da eta beraz, UPV/EHUko eskaintzan sartzen da, unibertsitateari dagozkio tramite administratiboak (matrikulazioa eta graduondokoaren betekizunak).
UEUtik prozesu osoan laguntzen dugu eta zalantzarik baduzu, mesedez jar zaitez gurekin harremanetan eta infomazio guztia helaraziko dizugu.
(Ainhoa Latatu, a.latatu@ueu.eus, 943821426)
2021/01/08