BILAKETA

SALDUENAK

BILATUENAK

Fotokazetaritza. Argazkigintzaren teknika eta kazetaritzaren egitekoa

Autorea:
Maria Gorosarri Gonzalez
Gaiak:
Fotokazetaritza, Argazkigintza, Kazetaritza, Komunikazioa
Jakintza-arloak:
Komunikazioa eta Kazetaritza
ISBN:
978-84-8438-819-7
Argitarapen urtea:
2022
Orrialdeak:
190

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Fotokazetaritzari buruzko eskuliburu honek argazkigintzaren alde praktikoa eta unibertsitate-mailako teoria biltzen ditu. Argazkigintzan interesa dutenek argazkiak ateratzeko teknika eta konposizio-arauak aurkituko dituzte, baita irudi-artxiboak antolatu eta tratatzeko azalpenak ere, adibideekin. Era berean, argazkiak argitaratzeko hainbat baliabide zehazten da.

Fotokazetaritza ikasi gura dutenek haren historia eta fotokazetarien lanak ezagutu ahal izango dituzte, ikuspegi europarrari jarraikiz, euskarazko fotokazetaritzaren garapena azalduz. Azkenik, fotokazetaritzaren teorian sakontzeko, hausnarketa teorikoen inguruko azken eztabaidak jasotzen dira, hala nola «fotoegia» eta manipulazioa, edo objektibotasuna eta egiantzekotasuna, fotokazetariek ez ezik, kazetariek ere fotokazetaritzaren oinarriak mendera ditzaten, albisteak haien osotasunean lantzerakoan, ikus-informazioak ere bere eginkizuna egoki bete dezan ziurtatzeko.

Erosi

  • pdfpdf formatua

Copyright @ 2022 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.