BILAKETA
SALDUENAK
BILATUENAK
UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua
Lan honek enpresa-jarduerari lotutako Zuzenbidearen funtsezko ezaugarriak eta edukia ikasteko oinarrizko trenza izan nahi du. Haren edukia eta egitura diseinatuta daude juridikoak ez diren graduetan, bereziki ekonomia eta enpresa-zientziei lotutakoetan, Zuzenbidea modu errazean irakasteko eta ikasteko, ahaztu gabe gradu juridikoetan edo bestelako irakaskuntza-mailetan izan dezaketen erabilgarritasun handia. Liburua osatzen duten bost kapituluetan zehar aurkezten diren eskemek enpresen jardueran eta bizitzan eragin handiena duten Zuzenbidearen adarrak aztertzen dituzte, modu erraz eta egokian sistematizatuta. 300 eskema baino gehiagoren bidez, gai hauek aztertzen dira: Zuzenbidearen kontzeptu orokorrak, obligazio eta kontratuen oinarrizko arauketa eta merkataritzako obligazio eta kontratuen berezitasunak, lan-kontratazioa, enpresariaren izaera eta estatutu juridikoa, eta merkataritza-sozietateen erregimena.
Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568