Berriak

Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.

50. urteurreneko TOPA egin dugu!

#50UEUrte ospatzen hasteko, urtarrilak 27an, #ElkarEkin topa egiteko elkartu ginen. Topa streaming bidez jarraitzeko aukera izan genuen. Ikusi nolakoa izan zen!

Urtarrilak 27

"Indarkeriak dantzatzera behartzen gaituzte" liburu berria

ETA armatu zenetik desarmatu zen arteko garaia eta oraindik bukatu gabeko estatuen indarkeriaren aldia jorratzen ditu esku artean duzun liburuak hainbat ataletan zehar.Kapitulu bakoitzak XX. mendeko bigarren erdian hasi eta XXI. mendeko lehenengo hamarkadan zehar iraun zuen gatazka armatu horri erreparatzen dio, helduleku ezberdinetatik bada ere. Diziplinen arteko elkarrizketari ere bidea egiten dio: lehen bi atalek soziologiatik heldu diote gaiari, eta gainerako atalek, aldiz, euskal literatur testuen azterketak izan dituzte ardatz nagusi. Hori bai, ikerlan horiek guztiek egiten dute gatazka armatuaren irakurketa feminista.
Hauek dira liburuaren egileak: Ibai Atutxa Ordeñana, Lorea Azpeitia Anta, Olatz Dañobeitia Ceballos, Onintza Odriozola Irizar, Iratxe Retolaza Gutierrez, Eider Rodriguez Martin, Ane Villagran Arrastoa

Urtarrilak 24

Humanitate Digitalak Euskal Herritik jardunaldia. Posthumanismoaz, Posthumanismoez jardunaldia

UEUk 2019an Humanitate Digitalen sustapenean hasitako ibilbidean beste aurrerapausu bat da abenduaren 20an irekiko den "Humanitate Digitalak Euskal Herritik" jardunaldia. 2019an “Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana” eta 2020an “Tresnak sortzen ditugu, tresnek sortzen gaituzte” jardunaldiak antolatu ondoren ekitaldi honetan gaia "Humanitate Digitalak Euskal Herritik. Posthumanismoaz, Posthumanismoez" izango da. Urtarrilaren 24an irekiko dugu bertan parte hartzeko aukera.

Urtarrilak 12

Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia 2021

UEUk, Euskal Wikipediako Kultur Elkartearen (EWKE) laguntzarekin, humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko eta euskarazko datu libreen sorkuntza, elkartrukea eta zabalpena bultzatzeko asmoz honako ikerketa-deia egiten du hirugarren urtez.

Urtarrilak 11

50. urteurrena ospatuko dugu aurten!

UEUren Udako Ikastaroen 50. edizioa izango da 2022an. Beraz, ospakizun urtea izango dugu aurtengoa. UEUren irudia bera ere berritu dugu okasiorako. #50UEUrte #ElkarEkin egingo dugu!

Urtarrilak 10

"64 begirada xake-taularen zuri-beltzetan" liburu berria

“64 begirada xake-taularen zuri-beltzetan” argitaratu berri du Gari Berasaluze Ostolaza kazetariak UEUrekin. The Queen’s Gambit telesaila ikusi eta xakearekiko sukarrak zeharo harrapatu ondoren idatzi du liburua. Bertan, dokumentazio-lan mardul baten ondorioz, xakea ardatz duten 64 istorio harilkatu ditu.


Abenduak 17

"Bi hizkuntza garun bakarrean" liburu berria

"Bi hizkuntza garun bakarrean. Euskal psikohizkuntzalaritzaren ekarpenak eta erronkak" liburua argitaratu dugu. Liburu honetan psikohizkuntzalaritza eta neurohizkuntzalaritzaren arloetatik elebitasunari buruz lortutako azken aurkikuntza nagusiak agertzen dira modu ulergarri batean. Gure dendan eskuratu dezakezu.

Abenduak 16

"Kimika Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleentzat eta irakasleentzat" liburu berria

Jose Maria Etxabe Urbietak idatzi du "Kimika Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleentzat eta irakasleentzat" liburua, eta UEUk argitaratu du. Kimikari buruzko oinarrizko eredua eraikitzen laguntzeko ideiak proposatzea da argitalpen honen helburua. Gure dendan eskuratu dezakezu.

Abenduak 14

Espetxe barneko zuzenbideari buruzko hitzaldia Baionan

  • HitZALDIA: "Espetxe barneko zuzenbidea: azterketa konparatu bat”
  • Hizlaria: Joana Falxa (Zuzenbide pribatu/zientzia kriminaletan doktorea. Konferentzia irakaslea)
  • Aurkezlea: Pauline Guelle (UEU)
  • Eguna: Abenduak 14, asteartea
  • Ordua: 18:00etan
  • Non: BAIONAko Eusko Ikaskuntzako aretoa

Bertan izena emateko idatzi mezu bat komunikazioa@ueu.eus helbidera.

Azaroak 30

COVID-19aren ondorioei aurre egiteko Jaurlaritzak emandako laguntzak gainerako euskarazko komunikabideei zabaltzeko eskatzen du Hekimenek

Eusko Jaurlaritzak bost milioi euro bideratu ditu hedabideak laguntzeko. Euskararentzat, ordea, % 6,6 besterik ez. UEUk jarrera hori deitoratu eta bat egiten du euskarazko hedabide guztietara zabaltzeko Hekimenen eskariarekin. Euskarazko zientziaren dibulgazioak eta UZTARO Giza eta Gizarte Zientzien aldizkariak eta ALDIRI. Arkitektura eta Abar aldizkariak ere laguntza behar dute.

Azaroak 25

Copyright @ 2022 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.