Berriak

Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.

XV. Koldo Mitxelena beka zabalik

Errenteriako Udalak, UEUren laguntzarekin, emakumezkoen ikerketa sustatzeko, Errenteriaren inguruko ezagutza areagotzeko eta Koldo Mitxelena errenteriar filologoa omentzeko, honen izena duen ikerketa-bekarako deia egin du.

Gaiak: HIRIGINTZA eta ARKITEKTURA

Bekaren ezaugarriak:

  • Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.
  • Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.
  • Beka honen diru zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da.
  • Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.
  • Nork hartu dezake parte: Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute.
  • Eskaera egiteko epea: Urriaren 31era arte.

INFORMAZIO GEHIAGO

Urriak 19

Jose Ramon Etxebarriari emango diote Manuel Lekuona saria

Eusko Ikaskuntzak ematen duen Manuel Lekuona saria Jose Ramon Etxebarriari emango diotela jakin dugu gaur. Euskararen normalizaziorako zientzietako goi mailako hezkuntzan egindako ekarpena, euskal kulturarekiko konpromisoa eta bere obraren dibulgazioa saritu ditu Eusko Ikaskuntzak. Merezitako saria, zalantzarik gabe. 

 Zorionak eta eskerrik asko Joserra UEUkide guztion partez!

Urriak 16

UEUren 2020ko Udazkena, eskaintza prest!

Dagoeneko zabalik dago UEUren Udazkeneko eskaintzan izena emateko epea, aurrez aurre eta online.

Irailak 28

Iñaki Queralt: “Koldo Mitxelenak bizitza osoa eskaini zion gure hizkuntzari”

Errenteriako Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzarekin, euskarazko ikerketa bultzatzeko, emakumezkoen ikerketa sustatzeko, Errenteriaren inguruko ezagutza areagotzeko eta Koldo Mitxelena errenteriar filologoa omentzeko, honen izena duen ikerketa bekarako deialdia egiten du. Iñaki Queralt Coira Errenteriako agiritegi eta argitalpenetako zinegotziarekin izan gara.

Irailak 21

Errenteria 700 urte: herria eta teknologia jardunaldia

UEUk eta Errenteriako Udalak hitzaldi-ziklo bat antolatu dute urriaren 10ean. Errenteriak transformazio teknologiko eta sozial handiak bizi izan ditu bere historia luzean zehar. “Errenteria 700 urte: herria eta teknologia” jardunaldian nondik gatozen, nor garen eta, bereziki, etorkizunean izan nahi dugunaren inguruan elkarrekin hausnartu nahi dugu.

Informazio gehiagorako edota izena emateko, HEMEN klikatu.

Irailak 09

DEIALDIA. Unibertsitate mailako liburuak sustatzeko diru-poltsak

UEUk Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko 1.000 euroko hiru poltsarako deia zabaldu du.Proposamenak jasotzeko epea urriaren 4ra arte egongo da irekita.

Irailak 08

Inhar Agirrezabal: "Elitearen eta kapitalaren intereserako unibertsitateetatik aparteko Herri Unibertsitatea da UEU"

Inhar Agirrezabal Saenz de Santamaria (Zarautz, 1980). 2004. urtean ezagutu zuen UEU, arkitektura eskolan, eta urte horretan bertan Biarritzen udako ikastaroetan parte hartu zuen ikasle gisa. Segidan bazkide egin zen eta orbitan ibili ondoren 2012an eskaini zioten saileko gidaritza hartzeko Anartz Ormazarekin batera. Arkitektura estudio batean egiten du lan eta irakasle gisan jarduten IBN-IEB-UdLk (Institut für Baubiologie + Nachhaltigkeit – Insitituto Español de Baubiologie – Universitat de Lleida) eskainitako bioeraikuntza masterrean.

Ekainak 29

Amaia Serrano: "Gizarteari eskainitako zerbitzu publiko gisa jarduten du UEUk, bizi dugun egoera honetan oso gutxik egiten duten bezala"

UEUrekiko lehen harremana liburuen bitartez izan zuen. Beranduago, ordea, Iratxe Retolazak aipatu zion Literatura Sailaren ardura hartzeko aukera zegoela eta, bitan pentsatu gabe lanari ekin zioten 2014. urtean. Harrezkero hainbat ikastaro antolatu, koordinatu eta eman dituzte biek, heziketa literarioarekin eta genero ikerketekin lotuak batik bat. Horietan parte hartzeak jende interesgarri mordoa ezagutzeko aukera eman diote. EHUko Irakasle Eskolan egiten du lan. Irakaskuntza eta literatura dira bere bi lan-esparruak.

Maiatzak 27

Udako Ikastaroen matrikulazioa zabalik!

Ez dago aitzakiarik Udako Ikastaroetara ez etortzeko! Ikastaro guztiek 10 euroko prezio sinbolikoa dute. HEMEN ikusi dezakezu ikastaroen zerrenda osoa.

Maiatzak 25

Josu Lopez Gazpio: "Jakintza eta interes desberdinak dituzten pertsonen sarearen erdigunea da niretzat UEU"

Donostiako Kimika Fakultateko ikasle zela ezagutu zuen UEU eta harrezkero UEUren hainbat ekimenetan gogotsu parte hartu du. UEUko unibertsitate-mailako ikasmaterialak sustatzeko laguntzei esker “Kimika orokorreko eskuliburua” argitaratu zuen. Zientziaren dibulgazioari buruzko hainbat ikastaro antolatu izan ditu Udako Ikastaroetan. 2017ko martxotik UEUKo Kimika Sailaren ardura du.

Apirilak 30

Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.