Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.
Dagoeneko zabalik dago UEUren Udazkeneko eskaintzan izena emateko epea, aurrez aurre eta online.
Irailak 28
Errenteriako Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzarekin, euskarazko ikerketa bultzatzeko, emakumezkoen ikerketa sustatzeko, Errenteriaren inguruko ezagutza areagotzeko eta Koldo Mitxelena errenteriar filologoa omentzeko, honen izena duen ikerketa bekarako deialdia egiten du. Iñaki Queralt Coira Errenteriako agiritegi eta argitalpenetako zinegotziarekin izan gara.
Irailak 21
UEUk eta Errenteriako Udalak hitzaldi-ziklo bat antolatu dute urriaren 10ean. Errenteriak transformazio teknologiko eta sozial handiak bizi izan ditu bere historia luzean zehar. “Errenteria 700 urte: herria eta teknologia” jardunaldian nondik gatozen, nor garen eta, bereziki, etorkizunean izan nahi dugunaren inguruan elkarrekin hausnartu nahi dugu.
Informazio gehiagorako edota izena emateko, HEMEN klikatu.
Irailak 09
UEUk Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko 1.000 euroko hiru poltsarako deia zabaldu du.Proposamenak jasotzeko epea urriaren 4ra arte egongo da irekita.
Irailak 08
Inhar Agirrezabal Saenz de Santamaria (Zarautz, 1980). 2004. urtean ezagutu zuen UEU, arkitektura eskolan, eta urte horretan bertan Biarritzen udako ikastaroetan parte hartu zuen ikasle gisa. Segidan bazkide egin zen eta orbitan ibili ondoren 2012an eskaini zioten saileko gidaritza hartzeko Anartz Ormazarekin batera. Arkitektura estudio batean egiten du lan eta irakasle gisan jarduten IBN-IEB-UdLk (Institut für Baubiologie + Nachhaltigkeit – Insitituto Español de Baubiologie – Universitat de Lleida) eskainitako bioeraikuntza masterrean.
Ekainak 29
UEUrekiko lehen harremana liburuen bitartez izan zuen. Beranduago, ordea, Iratxe Retolazak aipatu zion Literatura Sailaren ardura hartzeko aukera zegoela eta, bitan pentsatu gabe lanari ekin zioten 2014. urtean. Harrezkero hainbat ikastaro antolatu, koordinatu eta eman dituzte biek, heziketa literarioarekin eta genero ikerketekin lotuak batik bat. Horietan parte hartzeak jende interesgarri mordoa ezagutzeko aukera eman diote. EHUko Irakasle Eskolan egiten du lan. Irakaskuntza eta literatura dira bere bi lan-esparruak.
Maiatzak 27
Ez dago aitzakiarik Udako Ikastaroetara ez etortzeko! Ikastaro guztiek 10 euroko prezio sinbolikoa dute. HEMEN ikusi dezakezu ikastaroen zerrenda osoa.
Maiatzak 25
Donostiako Kimika Fakultateko ikasle zela ezagutu zuen UEU eta harrezkero UEUren hainbat ekimenetan gogotsu parte hartu du. UEUko unibertsitate-mailako ikasmaterialak sustatzeko laguntzei esker “Kimika orokorreko eskuliburua” argitaratu zuen. Zientziaren dibulgazioari buruzko hainbat ikastaro antolatu izan ditu Udako Ikastaroetan. 2017ko martxotik UEUKo Kimika Sailaren ardura du.
Apirilak 30
Martxel Aizpurua Agirre biologo, hiztegigile eta erlezainak "Erleekin solasean" liburua argitaratu du UEUrekin. Bertan, erleen bizitza nolakoa den azaltzen du, modu berezi batean. Mundu hori ezagutzen ez duen kazetari batek erlauntzera bisitak egiten ditu eta hango erleekin solas eginez haien bizimoduaz jabetzen doa.
Liburuaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko elkarrizketa egin diogu. Lotura honetan ikusi dezakezue solasaldia.
Apirilak 28
Beraz, libururen bat eskuratzekotan bazabiltza %50eko deskontuarekin lor dezakezu UEUren webguneko dendan.
Oharra: konfinamendua amaitu arte ezingo dugu liburuen paperezko bidalketarik ziurtatu. Hori dela-eta, momentuz, euskarri elektronikoko eskariak bakarrik bideratuko ditugu.Eta gogoratu BURUXKAK gure liburutegi digitalean 400 liburu DOAN eskuratzeko aukera duzula!
Apirilak 20
Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568