Berriak

Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.

Online solasaldia irailaren 13an: "Herri mugimenduen antolaketa egiturak eta militantzia eredu berriak"

SolastUEU hitzaldi-zikloaren baitan, irailaren 13an, 18:00etan, online solasaldia prestatu dugu: "Herrigintza"

Nolakoak dira herri mugimenduen antolaketa egiturak eta militantzia eredu berriak? Zergatik eta zertarako antolatzen da herrigintza? Zein da bolodresen papera? Eta etorkizuna?

Izena emateko--> komunikazioa@ueu.eus

Abuztuak 31

Inoiz pentsatu duzu UEUko bazkide egitea?

Orri honetara iritsi bazara, beharbada UEUko bazkide egitea pentsatzen zabiltzalako da; eta hori albiste ona da guretzat, jende berria ezagutzea izugarri gustatzen zigulako. Aurten gainera, UEUk 50 urte betetzen ditu eta poz pozik gabiltza urteurren borobil hau ospatzen, bost hamarkada ez baitira ahuntzaren gauerdiko eztula!
Urteurrena aitzakia, hainbat helburu ditugu, eta horietako bat da gure egitura sendotzearena (guri buruz hemen gehiago irakurriko duzu). Izan ere, UEU oinarri soziala duen elkartea da. Une honetan ia 1.300 bazkide ditugu Euskal Herri osoan zehar, eta beraiek ematen digute aurrera egiteko kemena eta babesa. UEUra pertsona gehiago erakartzeko helburua ezarri diogu gure buruari, eta oraindik zalantzan baldin bazaude, hona bazkide egiteko zenbait arrazoi:

Ekainak 22

UEUk BEKADUNA websaila egin du!

UEUk “BEKADUNA” umorezko webseriea estreinatu du, bere 50. urteurrena ospatzeko helburuarekin. Proiektu hau UEUk, BIRA produkzioak eta Hiru Damatxok egin dute elkarlanean eta Mikel Irazustak eta UEUko lantaldeak egin dituzte aktore lanak. Webseriea lau kapituluk osatzen dute eta asmoa bi astetik behin UEUren youtube kanalean kapitulu berri bat argitaratzea da. Ikusi lehen kapitulua!

Ekainak 21

50. Udako Ikastaroetan gaude!

Udako Ikastaroek 50 urte betetzen dute aurten, eta aurrera doa ikastaldi berezi hau. 

Hausnarketa egiteko baliatzen ari gara bertan antolatu ditugun jardunaldi eta ikastaroak.

Irakurri blogean egin ditugun elkarrizketa eta kronikak.

Ekainak 20

“Emilio Lopez Adan: euskal iraultza libertarioaren pentsalari” liburuari buruzko hitzaldia BAIONAN

Ikasturte honetako TARTARIKA zikloari amaiera eman eta Baionako Udako Ikastaroen baitan antolatu dugu hitzaldi hau:
  • HITZALDIA: “Emilio Lopez Adan: euskal iraultza libertarioaren pentsalari” liburuari buruzko hitzaldia 
  • Hizlaria: Pako Sudupe
  • Aurkezlea: Oihana Zamponi
  • EGUNA: Uztailak 11, astelehena
  • ORDUA: 18:30
  • TOKIA: Baionako Eusko Ikaskuntzaren egoitzan (51 Jauregiberri amirala)
  • IRAKURRI Pako Suduperi egindako elkarrizketa
  • Izena emateko: komunikazioa@ueu.eus

Ekainak 20

UEUk teknikari akademiko bat behar du

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) TEKNIKARI AKADEMIKO bat behar du Eibarko egoitza akademikoan lan egiteko. 

Ekainak 17

Solasaldia ekainaren 21ean:

SolastUEU hitzaldi-zikloaren baitan, ekainaren 21ean, 18:00etan, online solasaldia prestatu dugu: "Artea(k) eta Akademia"

Izena emateko--> komunikazioa@ueu.eus

Ekainak 17

BEKADUNA web sail osoa ikusgai!

UEUk “BEKADUNA” umorezko webseriea estreinatu zuen maiatzaren 3an, bere 50. urteurrena ospatzeko helburuarekin. Proiektu hau UEUk, BIRA produkzioak eta Hiru Damatxok egin dute elkarlanean eta Mikel Irazustak eta UEUko lantaldeak egin ditugu aktore lanak. Hemen dituzue lau kapituluak ikusgai:
Eskerrik asko guztioi!

Ekainak 14

BAIONAKO festa ekainaren 16an egingo dugu

UEU betidanik izan da festazalea, eta 50. urteurren honetan ezin zuen hutsik egin ospakizun kutsuko jarduerarik. Unibertsitate munduan askotan ekitaldiak oso seriotik egiten dira gauzak, eta nahiz eta horrelakoak ere egin behar diren, UEUren izaera gertukoa eta herrikoia islatzen duen zerbait egin nahi genuen. Elkartu, ospatu eta UEUko komunitatea omentzeko ekitaldi bat. UEUren bazkideak eta lagunak Euskal Herri osoan zehar daude, eta nazio ikuspegia duen erakundea izanik, hainbat hiriburutan UEUfestak antolatu ditugu. Ikertzaile gazteen mikro-hitzaldiak, bertsoak, musika, zizka-mizkak eta sorpresaren bat gehiago ere izango dugu.Ezinbestekoa da aurretik izena ematea, idatzi email bat helbide honetara eta adierazi zein UEUfestan parte hartu nahi duzun: komunikazioa@ueu.eus

Ekainak 13

Copyright @ 2022 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.