Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.
UEUrekiko lehen harremana liburuen bitartez izan zuen. Beranduago, ordea, Iratxe Retolazak aipatu zion Literatura Sailaren ardura hartzeko aukera zegoela eta, bitan pentsatu gabe lanari ekin zioten 2014. urtean. Harrezkero hainbat ikastaro antolatu, koordinatu eta eman dituzte biek, heziketa literarioarekin eta genero ikerketekin lotuak batik bat. Horietan parte hartzeak jende interesgarri mordoa ezagutzeko aukera eman diote. EHUko Irakasle Eskolan egiten du lan. Irakaskuntza eta literatura dira bere bi lan-esparruak.
Maiatzak 27
Ez dago aitzakiarik Udako Ikastaroetara ez etortzeko! Ikastaro guztiek 10 euroko prezio sinbolikoa dute. HEMEN ikusi dezakezu ikastaroen zerrenda osoa.
Maiatzak 25
Donostiako Kimika Fakultateko ikasle zela ezagutu zuen UEU eta harrezkero UEUren hainbat ekimenetan gogotsu parte hartu du. UEUko unibertsitate-mailako ikasmaterialak sustatzeko laguntzei esker “Kimika orokorreko eskuliburua” argitaratu zuen. Zientziaren dibulgazioari buruzko hainbat ikastaro antolatu izan ditu Udako Ikastaroetan. 2017ko martxotik UEUKo Kimika Sailaren ardura du.
Apirilak 30
Martxel Aizpurua Agirre biologo, hiztegigile eta erlezainak "Erleekin solasean" liburua argitaratu du UEUrekin. Bertan, erleen bizitza nolakoa den azaltzen du, modu berezi batean. Mundu hori ezagutzen ez duen kazetari batek erlauntzera bisitak egiten ditu eta hango erleekin solas eginez haien bizimoduaz jabetzen doa.
Liburuaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko elkarrizketa egin diogu. Lotura honetan ikusi dezakezue solasaldia.
Apirilak 28
Beraz, libururen bat eskuratzekotan bazabiltza %50eko deskontuarekin lor dezakezu UEUren webguneko dendan.
Oharra: konfinamendua amaitu arte ezingo dugu liburuen paperezko bidalketarik ziurtatu. Hori dela-eta, momentuz, euskarri elektronikoko eskariak bakarrik bideratuko ditugu.Eta gogoratu BURUXKAK gure liburutegi digitalean 400 liburu DOAN eskuratzeko aukera duzula!
Apirilak 20
Apirilak 08
UEUk, UPV/EHUren zentro atxiki gisa, euskaraz eta online eskainiko du irakaskuntza masterra 2020/21 ikasturtean.
Master honek DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzea du helburu. Ondoko espezialitateak eskainiko ditugu: Natur Zientziak eta Matematika, Giza eta Gizarte Zientziak eta Hizkuntza eta Literatura. Guztira, 120 plaza eskainiko ditugu.
Dagoeneko aurrematrikula epea zabalik dago maiatzaren 25era arte. Informazio guztia eta izena emateko, HEMEN.
Apirilak 01
Luixa Reizabal Arruabarrenak (Donostia, 1964) 1994. urtearen bueltan ezagutu zuen UEU. Izan ere, urte horretan eman zuen Iruñean bere lehen ikastaroa. Hurrengo urtean, berriz, UZTARO aldizkarian argitaratu zuen lehen artikulua eta 1997an, lehen liburu-kapitulua. Une horretatik aurrera, estua izan da UEUrekin izan duen harremana eta egun, Eneko Mendiluze Plazarekin batera, Psikologia Saileko Sailburua da. UEUko kide izateaz gainera, EHUko irakaslea da 1995etik. Hain zuzen ere, garapenaren eta hezkuntzaren psikologiarekin zerikusia duten gaien irakaskuntzan zein ikerketan dabil lanean, bereziki hezkidetzan.
Martxoak 31
UEUk ibilbidea luzea du online irakaskuntzan eta aspaldidanik dabil ildo honen estrategikotasuna aldarrikatzen. Egun bizi dugun ezohiko egoera honetan ekarpena egiteko asmoz, "IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan" liburua (UPV/EHUrekin koedizioan) DOAN deskargatzeko moduan jartzea erabaki dugu datozen bi hilabetetan, jende askorentzat baliagarria izango delakoan.
Martxoak 25
Koronabirusaren ondorioz eta administrazioen erabakiari jarraiki, eten egin ditugu ikastaro presentzial guztiak konfinamendua bukatu arte. Horiek guztiak berrantolatzen saiatzen ari gara.
Bestetik, UEUk azken urteetan online alorrean egindako ibilbideak gaur egun gure eskaintza akademikoaren zati handi bat modu honetara ematea bermatu du. Ondorioz, ezohiko egoera honetan onlineko ikastaroak ematen jarraitzen dugu.
UEUko idazkaritzak telelanean jarraitzen du. Gurekin harremenetan jarri zaitezke email eta telefono HAUETAN.
Martxoak 12
Copyright @ 2022 UEU -- Bisitariak: 683568