Berriak

Guretzat interesgarriak diren berriak aurkituko dituzu.

Hezkuntza teknologikoa: teknologiari buruz ikasi ez duzuna. Ikastaroa

Ikastaro hau martxoaren 27an egingo da, eta bere helburua teknologiarekiko kontzientzia eta ikuspegi kritikoa duten pertsonak garatzea izango da.

Irakasleak hauek izango dira:

  • Iker Rodriguez de los Frailes. Pedagogia gradua, Psikologia masterra eta Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan graduondokoa. Irakaslea.
  • Mattin Solis Uitzi. Pedagogoa. IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan eta hizkuntzen irakaskuntza Graduondokoa. Esperientzia prestakuntza digitaleko enpresan.

Matrikula egin

Otsailak 16

OSAGAIZ Osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria

OSAGAIZ aldizkariaren zenbaki berria irakusgai dago jada. Ale honetan terapia antidepresiboa, haurdunaldi eta edoskitzaroari lotutako bular patologia, ariketa fisikoaren eragina kognizio-galera duten adindu institunalizatuetan eta farmazia-prestazioari buruzko artikuluak irakurri ahal izango ditugu bertan.

OSAGAIZ aldizkaria doakoa da.

Otsailak 08

Udaberriko eskaintza prest!

Zaku bete dator 2021eko lehen zatiko formazio-eskaintza:

  • Eibar eta Iruñean ikastaroak + onlinekoak.
  • Hitzaldi-zikloak Gasteizen.
  • Jardunaldiak.

Otsailak 02

Ikergazte2021: artikuluak bidaltzeko epea zabalik!

Ekainaren 9, 10 eta 11an Gasteizen egingo dugun IKERGAZTE kongresurako artikuluak aurkezteko DEIALDIA zabaldu dugu. Dokumentuak aurkezteko epea martxoaren 12ra arte egongo da zabalik. Animatu!

Otsailak 01

Moodle-ko galde-sortak sakonki. ikastaroa

Ikastaro hau otsailaren 23an hasiko da, eta bere helburua Moodle-ko galde-sortei etekin handia ateratzea da. Moodle-ko galdetegi modulua erabilienetako bat da. 19 galdera mota estandar eta 43 ez-estandar izan arren, irakasle gehienek bizpahiru galdera mota baino ez dute erabiltzen, ezta ematen duen hainbat aukera aprobetxatu ere. Juan Ezeiza izango da irakaslea, Donostiako Axular Lizeoko Filosofiako irakaslea eta IKTetan aditua.

Matrikula egin

Urtarrilak 24

Nafarroako irakurle taldeentzako formakuntza zikloa

Irakurle taldeen presentzia geroz eta handiagoa da Euskal Herrian. Talde bakoitzak modu autonomoan egin izan du lan, baina Nafarroako Irakurle Taldeek ahalegin berezia egin dute elkarren berri izan eta dinamika propioak partekatzeko. Formakuntza saio hauek irakurle taldeetan egiten diren irakurketetan sakontzeko gakoak eman nahi ditu, horretarako genero literario ezberdinetan ibilbide panoramikoak egingo dira, eta begirada feminista eta genero ikuspegia presente egongo dira, zehar-lerro gisa batzuetan eta helburu gisa bestetan.

Formakuntza zikloa, UEUk eta Nafar Ateneoak elkarlanean antolatu dute.

Urtarrilak 23

"Komunitateak eta bizi eredu berriak ehunduz" jardunaldia otsailean

UEUk eta NOR Ikerketa Taldeak "Komunitateak eta bizi eredu berriak ehunduz" jardunaldia antolatu dugu elkarrekin (Gasteizen, otsailaren 26an). Egun bizi dugun krisi eta aldaketa sozialaren testuinguruan ekimen eta aliantza berriak sortzen ari direlakoan gaude. Azken urteetan garatutako ikerketetan, feminismo, antirrazismoa, sozioekologia, kulturartekotasuna zein euskara lantzen dituzten kolektibo eta taldeen artean elkar aritzeko, harremantzeko eta eragiteko modu berriak gauzatzen ari direla baieztatu dugu, eta ikastaro honetan ere horiei erreparatu nahi diegu.

EGITARAUA IKUSI ETA MATRIKULA EGITEKO

Urtarrilak 22

Udako Ikastaroetarako proposamenik baduzu?

2021ean Udako Ikastaroen 49. ikastaldia egingo dugu eta hasi gara dagoeneko antolaketarekin. Edizio honetan malgutasuna eta egokitzeko gaitasuna beharko dugula aurreikusten dugu eta testuinguru horretatik abiatuta egiten dugu deialdi hau ere. Beraz, data, toki eta zehaztasunak agertzen badira ere, momentuan #ElkarEkin eskaintza doitzeko beharra egon daiteke, ez baita erraza epe luzera planak egitea…

Ikastaro/Jardunaldi bat proposatu nahi duzu? Urtarrilaren 31era arte daukazu epea.

IKUSI DEIALDIA

Abenduak 05

Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.