Unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko poltsak

UEUk, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko 3.000 euroko hiru poltsarako deia zabaldu du.

Ikasmaterialen esparrua unibertsitateko edozein jakintza-arlotakoa izan daiteke. Deialdi hau autore ororentzat dago zabalik, baina orain arte testugintza unibertsitariora hurbildu ez direnen lana sustatu nahi da batik bat, autore unibertsitarioen esparrua ahalik eta modurik zabalenean egituratzen joan dadin, idazle arituen lanari gazteena gehitu dakion.

Proposamenak bidaltzeko epea urriaren 10ean itxiko da. Inforazio guztia HEMEN.

2022/09/30

Copyright @ 2022 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.