UEU arigunea izango da Euskaraldian

"Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan" lelopean, erakunde gisa parte hartuko du UEUk 2020ko Euskaraldian azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean.

Euskaraldiaren lehen edizioan banakako harremanak izan ziren protagonistak, bigarren edizio honetan, ordea, ariketa kolektiboa bultzatuko da. Horretarako entitateei (erakunde publikoak, gizarte eragileak, enpresak, kooperatibak, kultur eta kirol elkarteak,…) ariketa honetan parte hartzera animatu da. Honetan datza ekitaldiko berrikuntza nagusiena, hizkuntza aldaketa norbanakoek egiteaz gain, kolektiboki ere egitea.

Euskaraldiaren bigarren edizioaren leloak ‘gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’, ariketaren asmo hirukoitza adierazten du, entitate barruan edo entitateak herritarrekin duen harremanean, euskaraz hitz egiteko aukera bermatu nahi du. Entitateko langile, bazkide edota kideen hizkuntza praktika berriak emateko, entitateek euskaraz lasai aritzeko guneak ‘ariguneak’ identifikatu eta sortu behar izan dituzte. Euskaraldiko antolatzaileek aditzera eman dutenez, Euskal Herri osoan guztira 25.000 arigune identifikatu dira.

UEUk ere, entitate bezala, ariguneak bihurtu ditu Bilbo, Eibar eta Iruñeko egoitzak. Gune hauetan, UEUko lantaldeko kideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute eta, ariketa sozial honi esker, gure hizkuntza ohituretan sakonduko da.

Azaroaren 19a arte izena emateko aukera dago. Ahobizi edo belarriprest izatera anima zaitez!
2020/10/29

Copyright @ 2020 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.