Nafarroako irakurle taldeentzako formakuntza zikloa

Irakurle taldeen presentzia geroz eta handiagoa da Euskal Herrian. Talde bakoitzak modu autonomoan egin izan du lan, baina Nafarroako Irakurle Taldeek ahalegin berezia egin dute elkarren berri izan eta dinamika propioak partekatzeko. Formakuntza saio hauek irakurle taldeetan egiten diren irakurketetan sakontzeko gakoak eman nahi ditu, horretarako genero literario ezberdinetan ibilbide panoramikoak egingo dira, eta begirada feminista eta genero ikuspegia presente egongo dira, zehar-lerro gisa batzuetan eta helburu gisa bestetan.

Formakuntza zikloa, UEUk eta Nafar Ateneoak elkarlanean antolatu dute.

Ikastaroaren datak hauek izango dira: otsailak 6, martxoak 13, maiatzak 8 eta ekainak 12 (larunbatak)

Helburuak

• Euskal literaturan genero ikuspegia irakurle taldeetako dinamiketan zehar-lerro gisa txertatzeko gai izatea.

• Literatur testuak begirada feminista batetik irakurtzeko gai izatea.

• Iraganari buruzko diskurtso literarioen irakurketak genero ikuspegitik aztertzeko gai izatea.

• Sexualitate ez normatiboez jabetzeko irakurketa kritikoa egiteko trebetasuna eskuratzea.

• Ohiko literatur testuez gain, saiakerara gerturatzeko eta hura irakurtzeko gakoak eskuratzea.

IKASTASTAROAN IZENA EMAN

2021/01/23

Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.