Liburu berria. "K+: Zientziak eta Humanitateak COVID-19 osteko begirada multidiziplinarretik"

Xabier Landabidea Urresti unibertsitateko irakasleak eta UEUko zuzendaritzako kideak "K+: Zientziak eta Humanitateak COVID-19 osteko begirada multidiziplinarretik" liburua koordinatu du. UEUren webgunean duzue eskuragai.

Udako Euskal Unibertsitateak eta Errenteriako Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu dute 2020an Torrekua eraikinean Humanitate Digitalen Gunea (HDGunea) sortzeko. Hitzarmenaren helburuak dira euskararen eta unibertsitatearen arteko zubiak eraikitzea, euskal komunitate zientifiko-intelektuala biltzea eta unibertsitate-gaiak ekoitzi eta gizartearen esku jartzea; bai eta goi-mailako euskarazko etengabeko prestakuntzaren alorreko ikastaroak, gai jakin baten inguruko jardunaldi espezializatuak, bilgune-izaera sustatzea helburu duten topaketak, graduondokoak, eta unibertsitate-mailako argitalpenak eta dibulgazioa antolatzea ere.

Liburu honekin hastapeneko begirada eta hausnarketa bat eskaini nahi dugu jakintza-arlo ezberdinetan birusak ekar dezakeen puntu eta aparteari buruzko gako batzuk ematen hasteko. Hamahiru begirada bederatzi jakintza (edo jarduera) eremu desberdinetan eta une zehatz batean kokatutakoak: Kimika, Arte plastiko, Ekonomia, Hezkuntza, Artearen historia, Psikologia, Arkitektura, Sexologia eta Hizkuntzaren eremuetatik egindako galderak, zirriborratutako ipotesiak, batutako lehen emaitzak, marraztutako lehen ondorioak, eta kooperatibagintzatik proposatutako begirada biografiko bat etorkizunera.

K+: Zientziak eta Humanitateak COVID-19 osteko begirada multidiziplinarretik liburua poltsikorako erabilera anitzeko betaurreko sorta bezala ere pentsa daiteke. Gertatu zaigunaren, gertatzen ari zaigunaren inguruan hausnartzeko hamahirubegirada proposatzen dituen betaurreko sorta, aldean eramateko modukoa.

Irakurri eta ibili, pentsatu eta egiteko liburua.

2021/01/25

Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.