Irakasle kolaboratzaileen poltsa zabaldu dugu

UEUren baitan sortutako GOI ikastegi atxikiak irakaskuntzarekin zerikusia duen jarduerak burutzen dituzten profesionalen poltsa sortu nahi du, kalitatezko online lankidetza eskaintzeko helburuarekin. Urriaren 18ra arte jasoko ditugu curriculumak.

Irakasle kolaboratzaile figura, irakasgai jakin bat edo batzuk emateko kontratatuko den irakasle-multzoari deritzogu. Irakasle kolaboratzailearen zeregina, bere esperientzia eta praktika profesional eguneratuan oinarritzen da. Horrenbestez, jarduera nagusi bat izatea ezinbesteko baldintza izango da irakasle kolaboratzaile gisa parte hartu ahal izateko.

UEUk lankidetza formalizatuko du zerbitzu profesionalak emateko lan-kontratu baten bidez.

Irakasle kolaboratzaile gisa jardun ahal izango dute:

• Jarduera libreko profesionalak. • Enpresa eta erakunde publiko edo pribatuetan besteren kontura diharduten profesionalak. • Unibertsitateetako irakasleak (UPV/EHU izan ezik).

Funtzioak:

• Irakasgaia diseinatu eta irakaskuntza-ekintzak planifikatzea • Irakasgaiak ematea eta ikasleak ebaluatzea • Irakasgaia eguneratzea • MAL-ak zuzentzea

Ezinbesteko baldintzak:

• Arloari dagokion unibertsitate-mailako titulazioa • Euskara: C1 • Ingurune digitaletan lan egiteko eta komunikatzeko gaitasuna

Balorazioan aintzat hartuko direnak:

- Tituluak: • Doktoretza titulua (lanpostuaren arabera ezinbesteko baldintza izan daiteke) • Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterra (lanpostuaren arabera ezinbesteko baldintza izan daiteke) • Bestelako masterrak eta graduondokoak • Beste titulu batzuk

- Lan-esperientzia irakaskuntzan: • Bigarren Hezkuntza / Lanbide Heziketa / Hizkuntza Eskola Ofizialak (lanpostuaren arabera ezinbesteko baldintza izan daiteke) • Unibertsitatea • Beste arloak

- Online irakaskuntzan esperientzia

- Ikerketa arloko lan eta jarduerak

- Atzerriko Hizkuntzak • Ingelesa • Gainerakoak

- Bestelako merezimenduak

- Lanposturako hautagaia izateko ezinbestekoa izango da ordenagailua eta Internet konexioa izatea.

Prozedura:

UEUren GOI ikastegiak Kontratazio Batzorde bat sortuko du hautagaiak balioesteko. Beharrezkoa ikusiz gero, Batzordeak elkarrizketa egin ahal izango du, azken hautagaia aukeratu ahal izateko.

Epea eta bidaltzeko helbidea:

Curriculumak bidaltzeko epea urriaren 18ra arte (barne) egongo da zabalik.

Hona bidali behar dira curriculumak:

2021/09/30

Copyright @ 2021 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.