ikastarONline: Moodle-ren bidez online ikastaroak sortzeko ibilbidea abiatuko dugu irailean

UEUren urteetako esperientziak bultzatuta, UEUk ikastarONline proiektu aitzindaria jarriko du martxan datorren ikasturtean. Bere bidez hezkuntza-testuinguru guztietarako baliagarri diren ikastaroak sortzeko gaitasuna sustatu nahi dugu.

ikastarONline ibilbidea modularra izango da eta orotara 120 orduko iraupena izango du, 30 orduko 4 modulutan banatuta. Modulu guztiak arrakastaz egindakoan eta proiektua gainditutakoan, UEUk online ikastaroak sortzeko gaitasuna ziurtatzen duen aditu-agiria emango dio.

Izena emateko epea irailaren 5ean zabalduko da. Ikusi informazio guztia HEMEN.

2022/07/04

Copyright @ 2022 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.